Azala » Lehiakortasun plana » Aurkezpena » Aurkezpena

Aurkezpena

Euskadi 2014 Ikuspegia, partaidetza handia izan duen Euskadi 2014 Lehiakortasun Foroaren fruitua, Lisboako Estrategiaren baitan dauden berrikuntza-, kohesio-, eta garapen-politiken inguruko Eusko Jaurlaritzako Sailen arteko Batzordearen egoera-diagnostikoarekin eta ondoriorekin osatu dugu.

Halaber, alderantzizko prozesu batean, behetik gorakoa alegia, Klusterren, Saileko barne-lantaldeen eta berorren menpe dauden elkarteen estrategia -plangintzaren emaitzak ere aintzat hartu dira.

Zentzu bikoitzeko prozesu horren ondorioz Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko politikaren muina eta, horrenbestez, lehiakortasun-ereduaren sintesia diren estrategia-ardatz eta ildoak zehaztu dira.

Lehiakortasun-eredua, nolabait ere, ekonomia- eta gizarte kohesioko estrategia guztiaren muina da, aipatu Batzordeak Aurrerapen-Txostenean (I. "Udaberriko Txostena) dioen bezala ardatzak, berrikuntzaren moduan, "produktibitatea, hazkundea eta lanpostuak sendotzen duten motor edo aldagaiak dira eta emaitza-aldagaiak diren gastu sozialaren eta ongizatearen hazkundea ahalbidetzen dute".


Euskadi 2015 lehiakortasun Foroa   // Legezko oharra - Datuen Babesa - Erabilerraztasuna