Azala » Lehiakortasun plana » Lantaldeak

Lantaldeak

Fiskalitatea eta Berrikuntza

osteguna, 2008.eko azaroak 20   |    Fiskalitatea  

Taldeak, hasiera etapa batean, fiskalitatea eta berrikuntza ahalmenaren arteko loturen inguruko hausnarketa egin du, nazioarteko testuinguruan bereziki sakonduz. Bigarren etapan, pizgarrien segurtasun juridikoan, etekin fiskal eta instrumentu subentzionagarrien arteko koordinazioan, eta berrikuntza teknologikoaren kenkariak zabaltzeko aukeran zentratu da eztabaida.

Gehiago jakin

Eko-berrikuntza

osteguna, 2008.eko azaroak 20   |    Eko-berrikuntza  

Talde honek adostutako aurreikuspenetako bat da, gizarteak ekoefizientzia terminoetan duen exijentzia gehitzen joango dela. Horren aurrean, ezinbesteko ikusten da administrazioak aktiboki jokatu behar duela baliabideen erabileraren efizientzia handiagoa lortzera bideraturiko ikerketak sustatzeko, eta teknologia berriak aplikatzeko garaian. Horretarako Ekoberrikuntza plan zehatz bat sortzea proposatzen da; eta eztabaida bi alorretan zentratzen da: sustapen publikorako ekintza horren oinarrizko ezaugarriak zehaztean, batetik; eta ekintza hori martxan jartzea erraztu behar duten kondizietan, bestetik.

Gehiago jakin

Profesionalen gabezia

osteguna, 2008.eko azaroak 20   |    Kultura berritzailea, Familia-enpresa, Heziketa  

Egoeraren diagnostiko eta lan merkatuaren egoeran estimazioan oinarrituz, Taldeak, 2015eko ikusmuga kontuan hartuz, bisio bat eta erronka estrategikoa definitu ditu. Erronka hauek iniziatiba eta ekintza zehatzetan zabaldu dira. Taldearen ondorio nagusi gisa, euskal lan merkatuan geroz eta nabarmenago izango diren gabezia estrukturalak betetzeko orduan, inmigrazioak izango duen garrantzia azpimarratu da.

Gehiago jakin

Enpresaren Ardura Soziala

osteguna, 2008.eko azaroak 20   |    Kalitatea eta bikaintasuna kudeaketan  

Taldearen jarduera bi mugarritan oinarrituriko esku-hartze eredu bat proposatuz amaitu da. Hauek dira bi mugarriak: EAS sustatzeko Euskal Agenda eta EASren Sustapenerako Euskal Erakundea. Agendaren Bisio Estrategikoa da, Euskadi Europa mailan erreferente izatea, bertako enpresa eta erakundeek EASren inguruan duten konpromisoan. Eta Erakundeak, berriz, Foroko lan taldetik habiatuz, ordezkaritza batu, argitu eta bilatu behar du eta, baita EASren aldeko baliabideak mugitu ere.

Gehiago jakin

Euskadi 2015 lehiakortasun Foroa   // Legezko oharra - Datuen Babesa - Erabilerraztasuna