EAEko jarduera enpresa-sortzailea sendotu da
Global Entrepreneurship Monitor, GEM EAE 2008 ikerlanak Euskal Autonomia Erkidegoko jardun enpresa-sortzailearen diagnostikoa egin du, eta bizi dugun egoera ekonomikoa aintzat hartuta, emaitzak espero baino itxaropentsuagoak izan dira. Ikerlana Deustuko Unibertsitateak, EHUk eta Mongragon Unibertsitateak egin dute, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua eta Eusko Ikaskuntzaren babespean. Eskualdeak enpresak sortzeko duen gaitasuna alderatu du beste herrialde batzuekin eta estatuko beste eskualde batzuekin. Bestalde, barruko azterketa egiten da eta hiru lurralde historikoetan bizi diren pertsona ekintzaileen errealitatea alderatzen du
By amendiboure @ 11:06 :: 613 Views