Azala » Zerbitzuak » Berriak

Berriak

EAEko I+Gko gastua % 20 handitu zen 2007. urtean
  • Data: lunes, 24 de noviembre de 2008
  • |  Iruzkina: 0 iruzkinik
  • |  Balorazio: Article Rating
EAEko BPGarekiko, 2007an I+Gko gastua %1,65 izan zen, aurreko urtean baino hemezortzi ehunen handiagoa; hala, azken urteetan adierazle horrek izandako egonkortasuna hautsi egin da. 2006ko Europako datu eskuragarriei erreparatuz, txikitu egin da 2007an EB-27ko batezbestekoarekiko (% 1,84) tartea; azken hori egonkortu egin da azken urteetan. EAEko gastu hori 2006ko Espainiako batezbestekoaren (% 1,20) gainetik dago.

Egiaztatu egiten da erlazio positiboa dagoela biztanleko BPGaren eta I+Gra bideratutako BPGaren ehunekoen artean. Herrialde aberatsenek egiten dute I+Gko inbertsiorik handiena, hau da, euren BPGaren % 2,5 gainditzen dutenek: Suedia, Finlandia, Japonia, Suitza, Islandia, AEB, Alemania eta Austria. Tarteko ahalegina (BPGaren % 1,5-% 2,5) egiten dutenen artean, EAEz gain, Danimarka, Frantzia, Belgika, Erresuma Batua, Herbehereak, Eslovenia, Txekiar Errepublika eta Norvegia daude. Inbertsiorik baxuenak Luxenburgon (% 1,47) Irlandan (% 1,35), Espainian (% 1,20), Estonian (% 1,14), Italian (% 1,09), Hungarian (% 1,00), Kroazian (% 0,87), Portugalen (% 0,83), Grezian (% 0,57) eta Polonian (% 0,56) egiten dira.

EAEn egindako I+Gko gastuaren % 81,3 enpresa-sektorean egikaritu zen
Egikaritza-sektoreei dagokienez, enpresek I+Gko gastuaren % 81,3 egin zuten; % 15,2 unibertsitate-ikerketara bideratu zen, eta gainerako % 3,5a administrazioaren mendeko zenbait organismo publikok egikaritu zuten.

Beraz, enpresen sektoreak egiten du, EAEn, konparatiboki, ikerketa-ahaleginik handiena. Alde handia dago estatuko emaitzekiko: enpresek I+Gko gastuaren % 55,7 egikaritu zuten, goi-mailako irakaskuntzak % 27,7 eta herri-administrazioak gainerako % 16,6a.

Industria-enpresetan zentratuz, nabarmentzekoak dira garraio-materiala, metalezko artikuluak eta makineria, hiruren artean enpresen sektoreko barne-gastuaren % 18 egikaritu baitzuten. Zerbitzu-enpresen aldetik, I+Gko zerbitzuetakoak dira baliabiderik gehien bideratzen dituztenak, eta guztien artean enpresen barne-gastuaren % 41era iritsi ziren.

Finantzaketaren ikuspegitik, finantzaketa pribatuak, enpresen bidez, 643 milioi euro bideratu zituen ikerketara, guztizkoaren % 59; finantzaketa pribatua % 38ra iritsi zen, eta funtsen % 3 atzerrian atzeman ziren. EAE finantzaketa pribatu handieneko herrialdeen artean kokatzen da oraindik ere, Europako batezbestekoaren gainetik.

EAEn dedikazio osoko baliokidetzan I+Gn lanean aritu ziren langileak 14.435 izan ziren, 2006an baino % 10,5 gehiago. Horietatik % 64, hau da, 9.220, ikertzaileak dira. EAEko I+Gk biztanleria landunaren milako 14,2 hartu zuen (Estatuan milako 9,3 2006an) eta ikertzaileak, aldiz, milako 9,1 izan ziren (Estatuan milako 5,7 2006an).

Emakumeen presentzia hirukoiztu egin da azken hamarkadan
I+Gko jardueretan emakumeek duten parte-hartzearen ehunekorik handienak herri-administrazioetan eta goi-mailako irakaskuntzan gertatzen dira, % 49 eta % 45, hurrenez hurren. Enpresetan, berriz, % 29 dira emakumeak.
By amendiboure @ 10:51 :: 152 Views
IRUZKINA

Nombre(requerido)

Email (requerido)

Website


Euskadi 2015 lehiakortasun Foroa   // Legezko oharra - Datuen Babesa - Erabilerraztasuna