AMT, Espainiako Osagarrien Fabrikatzaileen Elkartea, Mexikon egiten den makina-erreminten eta ekipo periferikoen teknologian, materialen erabileran eta kalitate-kontrolean espezializatutako TECMA 2009 azokan izan da
AMT, Espainiako Makina Erremintentzako Osagarri, Osagai eta Erreminten Fabrikatzaileen Elkartea martxoaren 10-13 bitartean Mexiko DFn egin den TECMA 2009 azokan izan da. Zazpi enpresa egon dira han, eta elkarteak informazio-mahai bat jarri du azokan.
AFM elkartearekin batera, makina-erremintak fabrikatzen dituzten hamabi enpresa egon dira azokan. Espainiako ordezkaritza parte-hartzaile guztien %15 izan da.
Hara joandako enpresek mekanizazio, ainguraketa, mugimen eta bestelakoen erabiltzaileei zuzenduta azken bi urteotan landutako produktuen garapenak erakutsi dituzte TECMAn. Garapen horiei esker beste sektore batzuetara ere zabaldu dira ebaketako osagarri, osagai eta erreminten sektorea osatzen duten enpresak.
Mexikok gero eta pisu handiagoa du osagai, osagarri eta erreminten kontsumitzaile gisa. 2005-2008 artean, adibidez, %96 igo dira osagarri, osagai eta erreminten fabrikatzaileek herrialde horretara egindako esportazioak, ia 3 milioi eurotaraino iritsiz. Beren indarrez dabiltzan instalazio berriak iritsi dira Mexikora AEBetatik nahiz Asiako herrialdeetatik. Horrekin batera, eduki teknologiko handiko sektore berriak garatu dira (aeronautika, esaterako). Horri esker, hemengo enpresak han hedatu dira kalitate handiko segmentuetan eta aholkularitza-alorrean, hortxe baitira lehiakorren.
Dena den, oraingo krisi ekonomiko-finantzarioak Mexiko ere jo du, eta AEBekiko duen mendekotasun ekonomiko-komertzial handiak eta AEBen jarrera nazionalistek (Ipar Amerikako Merkataritza Askerako Hitzarmena eteteko aukerekin) aurtengo TECMArako zeuden itxaropenak aurreko urteetan baino apalagoak izatea eragin dute.
Hala eta guztiz ere, azoka moteltxo hasi bazen ere, giroa berotzen joan zen pixkanaka, eta azkeneko egunean profesional ugari bildu ziren. Azkenerako, azokak oso emaitza ona utzi du, eta makina bat ere saldu zen: uzkurdura termikoaren bidez eusteko berotze- eta hozte-unitate bat (shrink fit and cooling device), hain zuzen ere. Epe laburrean ere eskari gehiago jasoko omen dira.
AMT - Technology for metalworking.-
Osagai, osagarri eta erreminten sektorea eduki teknologiko handiko sektoretzat sailkatua dauka ICEXek (Espainiako Kanpo Merkataritzako Institutua).
Tradizio luzeko sektorea da, eta bezeroentzako soluzio onenak aurkitzea da bere helburua. Horretarako, behar-beharrezkoa da etengabeko hobekuntza, bai eta produktu, forma eta material berriak etengabe garatzea ere, etengabeko BERRIKUNTZA eta ESPEZIALIZAZIOA, alegia.
Etengabeko ahalegin horri esker, oso kokapen ona du gure sektoreak maila handi-handiko nazioarteko merkatuetan: Alemanian, Italian, Suitzan, Japonian eta AEBetan.
Informazio gehiago jasotzeko, hona idatzi: basquenews@spri.es
Iturria: AMT
Argazkia: AMT
By Basquenews @ 17:25 :: 237 Views