1

EAEko Fitxa: Egitura Politiko, Administratibo eta Ekonomikoa

2

Sektore Nagusiak

3

Kanpo-Merkataritza

4

I+G eta Azpiegitura Teknologikoa

5

Industria-Jardueraekin zerikusia duten zerbitzuak

6

Bizi-Kalitatea

7

Heziketa-zentroak

8

Lan Harremanak

9

Azpiegiturak / Logistika

10

Inbertsioei eta eragiketei lotutako Kostuak

11

Inbertsioetarako laguntzak

12

SPRIren Nazioarteko Sarea

EAEko: Egitura Politiko,
Administratibo eta Ekonomikoa

Geografia eta Klima I Biztanleria: Tamaina eta dentsitatea I Egitura Politikoa

Geografia eta Klima

Distantzia  Bilbotik errepidezEuskal Autonomia Erkidegoak 7.235 km2-ko azalera du. Kokapen pribilegiatua du Espainiako Estatuaren iparraldean, bertatik berehala iristen baita Europako herrialde garrantzitsuenetara.

Bizkaiko Golkotik gertu dagoenez, klima atlantikoa du kostaldean eta kontinentala barrualdean. Tenperatura atsegina du, beraz: 14,7 gradu zentigrado bataz beste urtean zehar, otsaileko 7,3 graduetatik eta uztaileko 21 graduetarako tenperatura-tartearekin.

Muturreko tenperaturak ez dira oso arruntak, eta neguak nahiz udak atseginak izaten dira.
[eraman gora]

Biztanleria: Tamaina eta dentsitatea

BiztanleriaEAEk 2.141.860 biztanle ditu, eta %42 inguru Bilbo Handian bizi dira (Bilbon eta Nerbioi ibaiaren ertzeko herrietan). Biztanleria-dentsitatea km2-ko 296 pertsonakoa da, Europako bataz bestekoaren gainetik eta herrialde garatuenek dutenaren parean. Erradiografia OrokorraBiztanleriaren %65 baino gehiago 16-65 urte bitarteko adin-tartean dago eta 2007ko amaieran 1.050.000 lagunek zeukaten lana. EAEko hiru hiriburuek 180.000 biztanle baino gehiago dituzte. Azken datu ofizialen arabera, EAE zen, Madrilekin eta Nafarroarekin batera, biztanleko errenta erabilgarri handiena zuen autonomia-erkidegoa, Espainiako Estatuko bataz bestekoa %25ean gaindituz. [eraman gora]

Egitura Politikoa

EAEk bere legebiltzar propioa dauka, bertako foru-erakundeek biltzen dituzte zerga garrantzitsuenak eta autonomia handia dauka alor hauek zuzenean gobernatu eta kudeatzeko: ogasuna eta zerga-bilketa, industria eta ekonomiaren sustapena, ikerkuntza eta berrikuntza, garraioak, etxebizitza, ingurumena, hezkuntza, osasuna, ordena publikoa, etab.

Erradiografia EkonomikoaFinantza eta zerga alorrean Espainiako Estatuarekin ditugun harremanak urte anitzeko hitzarmen baten bidez arautzen dira. EAEk bere administrazio-antolakuntza propioa dauka eta antolakuntza hori oso eraginkorra da, Espainiako Bankuak 2007ko lehen hiruhilekoari buruz emandako datu ofizialen arabera, EAE baita BPG-ren gaineko zorpetze txikiena duen autonomia-erkidegoa (%1,3), bataz bestekoaren (%5,8) oso azpitik. [eraman gora]

 

Lotura interesgarriak:

www.eustat.es

www.euskalmet.euskadi.net

www.ine.es



  1. Distantzia Bilbotik errepidez
  2. Erradiografia Orokorra
  3. Biztanleria
  4. Erradiografia Ekonomikoa
Castellano I Euskara I English I Français I Deutsch I Português I Русский I آلعربية I 中文 I 日本語 I 한국어
Gaztelania I Euskara I Ingelesa I Frantsesa I Alemana I Portugesa I Errusiera I Arabiera I Txinera I Japoniera I Koreera