Lokalizazio- kostuak
Zenbait jarduera ekonomikoaren kokapen-kostuak eta metro koadroko prezioa zehartu ditugu hurrengo lerroetan. Batez besteko prezioak dira, eta aldatu egiten dira herrien eta erabilgarri dauden lursailen arabera. [eraman gora]
Hornidura-kostuak
Energia
Elektrikoa: Energia elektrikoaren horniduraz arduratzen diren enpresek tarifa desberdinak aplikatzen dituzte.
Gas
Naturala: 1980an ez zen ia gas naturalik kontsumitzen etxebizitzetan, industrian eta merkataritzan. Gaur egun, ordea, energiaren azken kontsumoaren %25 hartzen du gas naturalak, eta energia-eskari osoaren %42. EAEk 3.700 km-ko oinarrizko sarea dauka lurralde osoan zehar, gasa garraiatu eta banatzeko. Sare hori Espainiako Estatuaren saretik elikatzen da hegoaldean. Sare horrek Libiako eta Aljeriako gas naturala darama, eta Haron barrena sartzen da Araban. Iparraldean, berriz, Bilboko portutik sartzen da gasa, Bahía de Bizkaia Gas-eko birgasifikatzeko eta ziklo konbinatuko lantegien bidez. Gas natural likidotua (GNL) inportatzen da terminal horretara. 2003an hasi zen lanean, eta 140.000 m3-ko edukira arteko metano-ontzientzako zamalanetarako kaia du, 150.000 m3-ko bi biltegiratze-tanga eta 800.000 Nm3/h-ko birgasifikazio-ahalmena. Irunen barrena, Frantziako gasbide-sarearekin lotzeko hodiak orain ari dira jartzen. Eusko Jaurlaritzak, energia-baliabideak dibertsifikatzeko politikari jarraiki, Frantziako gas-azpiegiturarekin lotu nahi du EAE, eta horretarako harremanak dauzka proiektuan parte hartzen duten eragile guztiekin (Gaz du Sud-Oest eta ELF) “Gaviota” izeneko gas naturaleko meatokia 1970eko hamarkada amaieran aurkitu zuten Bermeoko (Bizkaia) itsasertzaren aurrean, eta gasa biltzeko gordailu estrategikoa da gaur egun. 2.480 milioi Nm3-ko edukiera du guztira, eta780 milioi Nm3 gas-eko bolumen erabilgarria. Espainiako Estatu osoko gas naturaleko erreserba-sistema estrategikorik handiena da.
Urak: Tarifak aldatu egiten dira, leku batetik bestera. Eremu esanguratsuenetako prezioen adibide batzuk jaso ditugu hemen. [eraman gora]
Lan-kostuak
Gizarte Segurantza: Honi atxikitako taulan zehaztutako kasuetan ikusten denez, enpresaren gehieneko karga %32,10 da, lanpostu bakoitzari dagokion ordainsari osotik. Langilearen zama, berriz, %6,35ekoa da. Zenbateko hori nominatik kendu eta Gizarte Segurantzan sartzen du enpresak hilero-hilero.
- Langileei egindako atxikipenak: Enpresak atxikipen batzuk egin behar ditu soldatetan, urteko soldata gordinaren eta seme-alaba kopuruaren arabera.
- Soldatak: Hauxe zen batez besteko soldata, 2006ean: 13,30 euro orduko eta 1.863,31 euro hileko zen. Batez besteko irabazia orduko 12,79 eurokoa izan zen 2006ko lehen seihilekoan (1,791,1 euro hilean). 2007rako gutxieneko soldata eguneko 19,02 eurotan finkatu da (570,6 euro hilean), eta ezin izango da, inola ere, urtean 7.988,4 euro baino txikiagoa izan. 2008rako, hileko 600 euroko gutxieneko soldata iragarri dute. Zenbateko hori jarduera guztietarako da (nekazaritza, industria eta zerbitzuak) eta ezin da bereizketarik egin adinaren edo sexuaren arabera. Soldata gordinaren %30 inguru, Gizarte Segurantzarako kotizazioak izan ohi dira. Gutxieneko soldataren barruan dirutan egindako ordainketak eta espezietan egindakoak sartzen dira. [eraman gora]
Garraio-kostuak
Itsas
Tarifak: Bilboko Portuak 2007rako onartu dituen prezioak
jaso ditugu hemen. Gainerako tarifak (hornigaiak, biltegiratzea,
eraikinak...) Bilboko Portuaren web-orrian (www.bilbaoport.es)
aurkituko dituzue. Pasaiako Portuak ere zerbitzu horietako
gehienak eskaintzen ditu, antzeko tarifekin.
Aire-Tarifak:
Forondako (Gasteiz) tarifak zehazten dira hemen. Espainiako
aireportu sarean (AENA) dago aireportu hori. Gainerako aireportuetako
prezioen egitura ere oso antzekoa da, alderen bat egon litekeen
arren.
- Lurreko Tarifak:
Zaila da garraio-kostuak zenbatzea, aldatu egiten baita
destinoaren arabera. Destino hori EAEn edo EAEtik kanpo
egon, aldatu egiten dira kostuak, eta beste faktore batzuen
ondorioz ere bai: erregaiak une horretan duen prezioa, aukeratutako
bidea (autopista, autobia, errepide nagusia, eskualdeko
errepidea edota herri-mailakoa)… [eraman
gora]
Zerga-sistema eta Finantzazio-sistema
Ezaugarri Nagusiak
EAEko zerga- eta finantzazio-sistemak ezaugarri bereziak dauzka, foru-lurraldeen eskubide historikoen ondorioz.
Konstituzioko Lehen Xedapen Gehigarrian aipatzen da berezitasun hori, eta Autonomia Estatutuan zehazten da. Estatutuaren arabera, Espainiako Estatuaren eta EAEren arteko zerga eta finantza alorreko harremanak kontzertu ekonomikoetan eta itunetan oinarritutako foru-sistema tradizionalaren bidez arautu behar dira.
Gaur egungo Kontzertu Ekonomikoan (12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, 2002/05/24ko BOE), zerga-erlazioei buruzko xehetasunak I. kapituluan agertzen dira, eta finantza-erlazioei buruzkoak II.ean. [eraman gora]
|
EAEko Zerga-sistema:
Kontzertu Ekonomikoaren sistemaren arabera, EAEk bere zerga-erregimen berezia dauka, normalean Estatuetako zerga-administrazioek dituzten eskumenekin zergak arautu eta kudeatzeko. Horrek ez du esan nahi Kontzertuan bertan EAEko eta Espainiako Estatuko zerga-sistemek garapen harmoniatsua izateko behar diren zerga-harmonizazioko araurik ez dutenik, noski.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako erakundeak dira EAEko zergen gaineko eskumenak dituztenak. Halere, Eusko Legebiltzarra da zergen koordinazio, harmonizazio eta lankidetzarako arauak onartzen dituena. Eskuduntza horri jarraiki, Legebiltzarrak 3/1989 Legea onartu zuen. Lege horrek printzipio horiek garatu eta Zerga Kideketarako Saila sortu zuen. Hiru aldundietako eta Jaurlaritzako ordezkariek osatzen dute Sail hori, eta EAEko hiru lurraldeetako zerga-erregimena koordinatu, harmonizatu eta bateratzeko printzipioak bultzatzeaz arduratzen da.
Zerga-sistema osatzen duten zerga guztiak lurraldeetako foru-ogasunek kudeatzen eta biltzen dituzte, Kontzertuko araudian finkatutako banaketa-baldintzei jarraiki.
Zergapetze zuzenari dagokionez, EAEk bere kasa arautzen ditu zerga batzuk: Pertsona Fisikoen Errentaren gainekoa, Sozietateen gainekoa eta Ondareen eta Eskualdaketen gainekoa.
Era berean, Kontzertu Ekonomikoak foru-aldundien esku uzten du ez-egoiliarrei Errentaren gaineko Zerga ordainarazteko eskumena. Horretarako Espainiako Estatuko araudi bera aplikatu behar du, non eta ez-egoiliar horiek EAEn kokapen iraunkorra ez duten, halakoetan arauak ezartzeko eskumena baitute aldundiek, eta Sozietateen gaineko Zergan ezarritako arauak aplikatzen dituzte.
Zeharkako zergapetzeari dagokionez, bi zerga handien —Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta zerga bereziak— harmonizazioa ia erabatekoa da, zerga horien ezaugarrien ondorioz, eta Estatuarekin ez ezik Europar Batasun osoarekin ere harmonizatuta daude. Kasu horretan, beraz, zerga kudeatzera mugatzen da aldundien eskumena. Zerga-bilketarako ahalmenean hirugarren zerga bat daukagu: Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga. Zerga hori EAEko erakundeek arautzen dute modu autonomoan.
Itundutako zerga horiek garrantzi handia dute EAEko zerga-politika osoan, diru asko biltzen baita haien bidez.
EAEko finantzazio-sistema:
Gure zerga-sistema osatzen duten zerga gehien-gehienak biltzeko dugun ahalmena da EAEko finantzazio-sistemaren ezaugarri nagusia. Bildutako diru horrekin Espainiako Estatuko gastuak ordaintzen laguntzen dugu, EAEko erakundeei oraindik transferitu ez zaizkion esparruetan. Kupo deritzo EAEk Estatuari ordaintzen dion zenbatekoari.
Kontzertu Ekonomikoaren II. Atalean Espainiako Estatuko Administrazioarekiko Finantza Harremanak arautzen dira. Harreman horrek printzipio nagusi hauek betetzen ditu:
1.-EAEko erakundeek autonomia dute zergetan eta finantzazioan.
2.- Elkartasuna errespetatu behar da.
3.-Estatuarekin koordinatu eta lankidetzan jardun behar da, aurrekontu-egonkortasunerako.
4.-EAEk Estatuari ordaindu behar dizkio gure erkidegoaren esku ez dauden kargak.
5.-Toki-erakundeen finantzazioa zaindu beharra dago.
Kupoa kalkulatzeko, bost urtetik behin eta lege baten bidez, kalkulu hori egiteko metodologia finkatu behar dela dio Kontzertu Ekonomikoak.
Hala, 13/2002 Legeak (maiatzaren 23koa) 2002-2006 bosturtekorako kupoa zehazteko metodologia onartu zuen. [eraman gora]
[eraman gora] |