Sozietateen gaineko Zerga
Lurralde bakoitzeko Sozietateen gaineko Zerga arautzen duten arauak Foru Kode Zergan jasotzen dira. Aplikazio informatiko bat da kode hori, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerga-araudiak bateratzen ditu.
Definizioa eta konexio-puntuak Kontzertu Ekonomikoan
Sozietateen gaineko Zerga zerga zuzena eta pertsonala da, eta sozietateen eta gainerako entitate juridikoen errenta zergapetzen du. Kontzertu Ekonomikoko lehen kapituluko 3. atalean (14-20. art.) aipatzen da zerga hori, eta araudi autonomoko zerga itundua dela esaten da bertan. Hortaz, lurralde historikoetako eskumeneko erakundeek mugarik gabe arautu dezakete zerga hau, Kontzertuan bertan finkatutako harmonizazio-printzipioak errespetatuz, betiere.
Zerga honi buruzko EAEko araudia helbide fiskala EAEn duten erakundeei aplikatzen zaie. Erakundeak aurreko ekitaldian egindako jardueren zenbateko osoa urteko 6 milioi euro baino gehiago bada, helbidea EAEn izateaz gain bertan egin behar ditu eragiketen %25 baino gehiago, Kontzertuan bertan zehaztutako baldintzetan. Zergak duen konexio-puntu horren ondorioz, erakundeek araudi bat edo bestea bete behar dute: foru-araudia edo Estatuko araudi komuna.
Ordainarazpenean ere konexio-puntu bat finkatzen du Kontzertuak. Zergak ordainaraztea foru-ogasunen eskumena da oso-osorik, sozietateek helbide fiskala EAEn izan eta aurreko urtean egindako eragiketen zenbateko osoak 6 milioi euroak gainditzen ez baditu, eragiketa horiek edozein lekutan eginda ere.
Zerga honetan, Balio Erantsiaren gaineko Zergan bezalaxe, erakunde batek, araudi bakar bat aplikatuz, bere kitapenaren emaitza zerga-administrazio desberdinen artean banatzeko aukera ematen da. Hori egin daiteke zergapetutako egintza lurralde-eremu batean baino gehiagotan eginez gero. Erakunde batek bi esparrutan jardun eta 6 milioi eurotik gorako eragiketa-zenbatekoa duenean erabili daiteke aukera hori. Kasu horretan, ekitaldian zehar lurralde bakoitzean egindako jardueren zenbatekoaren arabera ordainduko dira zergak batean eta bestean.
Sozietateen gaineko Zergaren ezaugarriak
2007an, Sozietateen gaineko Zerga Arautzen duten foru-arauak zertxobait aldatzeko foru-arau bana onartu dute Arabak eta Bizkaiak: karga-tasa orokorra %32,6tik %28ra jaitsi dute eta enpresa txikiena %24an utzi dute.
Aurreko neurriekin batera, zerga-pizgarriak arrazionalizatu eta eguneratu dituzte, ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen, eta zerga-gastua enpresen lehiakortasunerako funtsezkoa den jardueretan kontzentratu dute. Hauek dira jarduera horiek, besteak beste: ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa, ingurumena babestea eta hobetzea, energia-iturriak modu efizienteagoan erabiltzea, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboei lan-munduratzen laguntzea.
Azkenik, lotutako eragiketen eta ondare-sozietateen araudi berria onartu da. Aurrerantzean, merkatuko prezioetan egin beharko da balorazioa.
Nolanahi ere, hiru foru-arauek oso antzekoak izaten jarraitzen dute, eta desberdinak diren alderdi batzuk aurki zuzenduko dituzte, hiru lurralde historikoetako araudien artean harmonizazio-maila handiagoa lortuaz horrela.
Lurralde historiko bakoitzeko Sozietateen gaineko Zerga arautzen duen araudian informazio zehatzagoa aurkituko duzue, baina, halere, hona hemen hiru arauon ezaugarri nagusiak, laburbilduta:
- 1.- Zergapeko egitatea: Subjektu pasibo batek lortutako errenta da zergapeko egitatea, errenta hori edozein iturri edo jatorritakoa dela ere.
- 2.- Zerga-oinarria: Zerga-oinarria kalkulatzeko, kontularitzako emaitza hartzen da. Emaitza hori zuzendu egiten da foru-arauan zehaztutako doikuntzak eginez eta, hala badagokio, minoratu egiten da aurreko ekitaldietako zerga-oinarri negatiboak konpentsatuz.
- 2.1.- Amortizazioa.
- • Foru-arauetan amortizazio-taula erabilerraz eta praktikoa jasotzen da.
• Ondokoek amortizazio-askatasuna daukate, oro har: 600 €-tik beherako aleko balioa duten ibilgetu material eta ez-materialeko elementuek, enpresaren kutsadura murrizteko eta zuzentzeko erabilitako aktibo berriek eta kutsatutako lurrak garbitzeko erabilitako ibilgetu materialeko eta ez-materialeko elementuek.
• I+G-rako erabiltzen diren ibilgetu material eta ez-materialeko elementuek (eraikinak salbu) eta ibilgetu ez-material bezala aktibatutako I+G-ko gastuek amortizazio-askatasuna daukate.
• Merkataritzako Funtsak eta bestelako aktibo ez-materialek urteko funts eta aktibo horien zenbatekoaren bostena arte amortizatzea daukate.
- 2.2. Baloratzeko arauak: moneta-zuzenketa:
Ibilgetu material nahiz ez-materialeko ondare-elementuen eskualdaketak egitean lortutako errenten inflazioaren efektua ezabatzearren, gainbalioa zuzentzeko sistema erraz bat finkatu da.
- 2.3.- Zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa:
• Zerga-oinarri negatiboak aurreko eta ondorengo hamabost urteetako zerga-aldietako errenta positiboekin konpentsatu daitezke.
• Aparteko irabaziak berrinbertitzea.
• Ondorengoak zerga-oinarritik kanpo utzi daitezke:
o Erakundearen aktibo finko material eta ez-materialak eskualdatzean lortutako irabaziak, ustiategi ekonomikoei lotuta badaude eta eskualdaketaren zenbatekoa aktibo finko berrietan inbertitzen bada.
- Eskualdatzen dena balore-zorroa baldin bada, lortutako irabaziaren %60, eskuz aldatutako balioek gutxienez %5eko parte-hartzea ematen badute eta, gutxienez, duela urtebete edukiz gero.
• Berriz inbertitzeko epea berrinbertitzen den elementua eskuratu baino urtebete lehenagotik ondorengo hiru urtera bitartekoa izango da.
- 3.- Likidazio-oinarria: Zerga-oinarriari foru-arauan jasotako murrizketak aplikatzean ateratzen dena da likidazio-oinarria. Ezin izan da inoiz negatiboa izan.
- 4.- Zerga-tasa: Tasa orokorra: %28 (%32,6, Gipuzkoan).
- 5.- Kendariak
5.1.- Aktibo finko materialetan inbertitzea sustatzeko kenkariak:
- Aktibo finko material berrietan inbertitzeagatiko kenkariak: inbertitutako zenbatekoaren %10.
- Informazio- eta telekomunikazio-teknologiak sustatzeko kenkaria: inbertitutako zenbatekoaren eta izandako gastuen %10 (Gipuzkoan bakarrik).
- Kultur ondarea babesteko eta zabaltzeko jarduerei dagokien kenkaria, eta zine-ekoizpenetan eta liburu-argitalpenetan egindako inbertsioei dagokiena:
- Kultur ondarea: egindako inbertsioen edo izandako gastuen zenbatekoaren %15.
- Zine-ekoizpenak: %20 ekoizlearentzat eta %5 ekoizle laguntzailearentzat.
- Liburu-argitalpena: liburuak argitaratzeko egindako inbertsioaren %5.
5.2.- Enpresen finantzazioa sustatzeko kenkariak:
- Inbertsio produktiboetarako erreserba: %10eko kenkaria, erreserba berezi honetara egindako ekarpenengatik.
- Errenta aldakorreko baloreen erosketa: %5eko kenkaria, errenta aldakorreko baloreak erosteagatik (Gipuzkoan bakarrik).
- 5.3.- Jarduera jakin batzuk egitea sustatzeko kenkariak:
- Ikerketa- eta garapen-jarduerak egiteagatiko kenkaria:
- Kontzeptu horregatik egindako gastuen %30, eta %50 aurreko bi urteetan batez bestekoaren gainetik egindako gastuengatik.
- Ibilgetuko elementuetan (higiezinetan izan ezik) eta soilik jarduera hauetara lotutako lursailetan egindako inbertsioen %10.
- Teknologia berritzeko jarduerak egiteagatiko kenkaria:
- Kalitatea ziurtatzeko arauak betetzen direla dioen ziurtagiria eskuratzeko gastuen eta unibertsitateei eta erakunde jakin batzuei eskatutako proiektuen %15/20.
- Teknologia aurreratua ekoitzi eta eskuratzeko prozesuen ingeniaritzari eta industria-diseinuari dagozkien gastuen %10/15.
- Ingurumena babestu eta hobetzeko eta energia-iturriak modu efizienteagoan erabiltzeko jarduerengatiko kenkaria:
- Teknologia Garbien eaeko Zerrendan jasotako ekipoetan egindako inbertsioen %30.
- Kutsatzen duen inpaktua murrizteko eta zuzentzeko jarduerari lotutako aktibo finko material berrietan egindako inbertsioen %15.
- Esportazio-jarduerengatiko kenkaria: esportazio-jarduera batzuetarako egindako inbertsioen %25 (Gipuzkoan bakarrik. Halere, Araban eta Bizkaian 2011ra arte kenkari hori aplikatzea dago, urte horretara arte murriztuz doazen ehuneko batzuen bidez. Urte horretatik aurrera indarrik gabe geldituko dira kenkari horiek).
- Lanbide-heziketako gastuengatiko kenkaria: enpresako langileen lanbide-heziketako gastuen %10 (%15 gehiago, gastua aurreko bi urteetako batez bestekoa baino handigoa bada).
- Haur-hezkuntzako lehen zikloa emateko lokaletan egindako gastu eta inbertsioei dagokien kenkaria: inbertsioen eta izandako gastuen %10 (Gipuzkoan bakarrik).
- Enplegu-sistemako pentsio-planetara, enpresetako gizarte-aurreikuspeneko planetara, enpresetako gizarte-aurreikuspeneko tresna moduan diharduten gizarte-aurreikuspeneko mutualitateetara eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeetara enpresak egindako ekarpenegatiko kenkariak: %10.
- Lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboetan enplegua sortzeagatiko kenkaria: 3.000 euro, kolektibo horien plantilla aurreko urteko ekitaldiko batez bestekoa handitzea eragiten duen pertsona/urteko, handikuntza hori bi urtean luzatuz gero.
- Gipuzkoan edonolako enplegua sortzeagatik aplikatzen da kenkaria, zenbateko hauetan:
- 3.606,07 euro, lan-kontratu mugagabea dutenen plantilla aurreko urteko ekitaldiko batez bestekoa handitzea eragiten duen pertsona/urteko, handikuntza hori bi urtean luzatuz gero.
- 4.507,59 euro, lana banatzeko hitzarmena egonez gero.
- Aurreko zenbatekoez gain beste 3.005,06 euro, kontratatutakoa lan-munduratzeko zailtasun bereziak dituen kolektiboren batekoa izanez gero.
- 6.- Enpresa ertain eta txikien erregimen berezia:
- Foru-arauaren bidez enpresa txiki eta ertainak bultzatu nahi dira, eta erregimen berezia finkatu da horretarako:
- Zerga-tipo berezia enpresa txikientzat: %24 (Gipuzkoan %30eko tasa aplikatzen zaio 0 eta 100.000 euro arteko likidazio-oinarriari, eta %32,5ekoa, gainerako likidazio-oinarriari).
- Enpresa txikiek amortizazio-askatasuna daukate, eta enpresa ertainen taulan finkatutako koefiziente gorenak 1,5ekin biderkatuta ateratzen den amortizazioa aplikatzen zaie.
- Energia berriztagarriak erabiltzeko inbertsioengatiko kenkaria: inbertsioen %15 (Gipuzkoan bakarrik). [eraman gora]
|
SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN OINARRIZKO ESKEMA
|
ZERGAPEKO EGITATEA |
Subjektu pasiboak (helburu fiskala EAEn duten sozietateak eta, beren eragiketen zenbatekoak 6 milioi €-ak gaindituz gero, eragiketa horien %25 gutxienez EAEn egiten dutenak) edozein bidetatik lortutako errentak.
|
ZERGA-OINARRIA |
Zerga-oinarria kalkulatzeko, kontularitzako emaitza hartzen da. Emaitza hori zuzendu egiten da foru-arauan zehaztutako doikuntzak eginez eta, hala badagokio, minoratu egiten da aurreko ekitaldietako zerga-oinarri negatiboak konpentsatuz.
|
Amortizazioa:
- Foru-arauetan amortizazio-taula erabilerraz eta praktikoa jasotzen da.
- Ondokoek amortizazio-askatasuna daukate, oro har: 600 €-tik beherako aleko balioa duten ibilgetu material eta ez-materialeko elementuek, enpresaren kutsadura murrizteko eta zuzentzeko erabilitako aktibo berriek eta kutsatutako lurrak garbitzeko erabilitako ibilgetu materialeko eta ez-materialeko elementuek.
- I+G-rako erabiltzen diren ibilgetu material eta ez-materialeko elementuek (eraikinak salbu) eta ibilgetu ez-material bezala aktibatutako I+G-ko gastuek amortizazio-askatasuna daukate.
- Merkataritzako Funtsak eta bestelako aktibo ez-materialek urteko funts eta aktibo horien zenbatekoaren bostena arte amortizatzea daukate.
Baloratzeko arauak: moneta-zuzenketa:
- Ibilgetu material nahiz ez-materialeko ondare-elementuen eskualdaketak egitean lortutako errenten inflazioaren efektua ezabatzearren, gainbalioa zuzentzeko sistema erraz bat finkatu da.
Zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa:
- osabidezko pentsioak eta elikagaietarako urteko kuotak ordaintzeagatik,
- gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenengatik,
- zergak batera ordaintzeagatik
|
LIKIDAZIO-OINARRIA |
Zerga-oinarriari foru-arauan jasotako murrizketak aplikatzean ateratzen dena da likidazio-oinarria. Ezin izan da inoiz negatiboa izan.
.
Tasa orokorra: 28%
Tasa berezia (enpresa txiki eta ertainak): 24%
|
KUOTA OSOA |
Kenkariak:
- Aktibo finko materialetan inbertitzea sustatzeko kenkariak
- Enpresen finantzazioa sustatzeko kenkariak
- Jarduera jakin batzuk egitea sustatzeko kenkariak (I+G, teknologia-berrikuntza, ingurumena, energia-aurrezpena, esportazioa, trebakuntza, enplegua sortzea, lana eta familia uztartzea)
- Kenkari horiek aldatu egin daitezke lurralde batetik bestera
|
KITAPENAREN EMAITZA |
[eraman gora]
Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ)
Definizioa eta konexio-puntuak Kontzertu Ekonomikoan
BEZ zeharkako zerga bat da, kontsumoari aplikatzen zaio eta hiru eratako jarduerak zergapetzen ditu:
- Enpresaburuek eta profesionalek emandako ondasun eta zerbitzuak
- Eb barruan erositako ondasunak
- Inportatutako ondasunak.
Araudi komuneko zerga itundutzat sailkatuta dago Kontzertu Ekonomikoaren barruan (ikus Kontzertu Ekonomikoko 26-29. artikuluak). Zerga honek dituen ezaugarri berezien ondorioz, EAEren eta Espainiako Estatuaren artean adostean, zerga-administrazio bakoitzak zergak biltzeko duen ahalmenari begiratu zaie, EAEko erakundeek araupetzeko duten ahalmena zerga kudeatzeko zenbait alorretara mugatuta baitago.
Kontzertu Ekonomikoaren arabera, EAEko BEZak Estatuak finkatutako oinarrizko printzipio, funtsezko arau, zergapeko egitate, salbuespen, sortutako zerga, oinarri, tasa, tarifa eta kenkari berberak bete beharko ditu.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoek beren arau propioak dituzte BEZerako, baina Estatukoen berdin-berdinak dira, xehetasun hauetan izan ezik: ordaintzeko epeetan eta zerga-aitorpena eta ordainketa egiteko ereduetan.
Lurralde bakoitzeko BEZ arautzen duten arauak Foru Kode Zergan jasotzen dira. Aplikazio informatiko bat da kode hori, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerga-araudiak bateratzen ditu.
Zerga honen ordainarazpenean dagoen konexio-puntuan, Sozietateen gaineko Zergan gertatzen zen bezalaxe, helbide fiska EAEn daukaten subjektu pasiboek bakarrik ordaintzen dituzte zergak foru-aldundietan, aurreko urtean egindako eragiketen zenbateko osoa 6 milioi eurotara iristen ez bada, eragiketa horiek edonon eginda ere.
Bestalde, erakunde batek, araudi bakarra aplikatuz, zerga-administrazio desberdinen artean banatu dezake bere kitapenaren emaitza, zergapetutako zergapeko egitatea lurralde-esparru batean baino gehiagotan gertatuz gero. Hori gertatzen da bi esparruetan diharduen erakunde batek 6 milioi eurotik gorako eragiketen zenbatekoa daukanean.
[eraman gora]
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)
Lurralde bakoitzeko PFEZ arautzen duten arauak Foru Kode Zergan jasotzen dira. Aplikazio informatiko bat da kode hori, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerga-araudiak bateratzen ditu.
Definizioa eta konexio-puntuak Kontzertu Ekonomikoan
PFZE zerga zuzena eta pertsonala da, eta pertsona fisikoen errenta zergapetzen du. Kontzertu Ekonomikoan araudi autonomoko zerga itundua dela esaten da, eta zergapekoaren ohiko bizilekua da konexio-puntua. Beraz, zergapekoek EAEn duten ohiko bizilekuaren arabera dagokien lurraldeko foru-aldundiak eskatuko die zerga hau. Lehen kapituluko bigarren atalean arautzen da zerga hau, 6-13 bitarteko artikuluetan, biak barne.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ezaugarriak
Zerga honek aldaketa sakona izan du 2007an, urtarrilaren 1ean araudi berria indarrean sartu zenez geroztik. Erreforma horri esker, EAEko lurralde historikoetako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergek harmonizazio handia lortu dute.
Zerga berriaren berrikuntzetako bat aurrezkietatik datozen errentek ordaindu beharreko zergen arteko desberdintasunak ezabatzea izan da. Aurrerantzean, tratamendu fiskal bera izango dute denek, eta zerga-tasa bera ordaindu beharko dute.
Zergapekoen errentak osagai hauek biltzen ditu: laneko etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak, kapital higiezin nahiz higigarriaren etekinak, ondarearen galdu-irabaziak eta errenta-egozpenak. Gainera, errenta batzuk Zerga honetatik salbuetsita daude.
Zerga-oinarria finkatzeko, bi errenta mota bereizten dira: orokorra eta aurrezkiena. Azken horretan sartzen dira etxebizitzetatik datozen kapital higiezinaren etekinak, kapital higigarriaren etekin gehienak eta ondare-elementuak eskualdatzean lortutako ondare-irabaziak. Gainerako guztia errenta orokorrean sartzen da.
Oro har, gastuak eta diru-sarrerak gastu eta diru-sarrera horiek sortu diren zerga-aldian egotzi behar dira.
Zerga-oinarri orokorra eta aurrezkiaren oinarria kalkulatzeko, zerga-iturri bakoitzaren etekin osoak eta gastu kengarriak zenbatu behar dira, dagozkion tratamendu zehatzak aplikatu behar dira ondoren (laneko etekinei ezarri beharreko hobariak, erostean zuten balioa eguneratzea, ohiko etxebizitzan berrinbertitzea…), eta, azkenik, errenta mota desberdinak bateratu eta konpentsatu behar dira, aurrezkikoak edo orokorrak diren arabera.
Zerga-oinarri orokorra lortutakoan, likidazio-oinarri orokorra kalkulatzen da. Horretarako, ondorengoei dagozkien kenkariak aplikatu behar dira: osabidezko pentsioak eta elikagaietako urteko kuotak, gizarte-aurreikuspeneko sistemara egindako ekarpenak eta zergen ordainketa bateratua. Bestalde, aurrezkiaren likidazio-oinarria kalkulatzeko, aurrezkiaren zerga-oinarriari, halakorik badago, osabidezko pentsioei eta elikagaien urteko kuotei dagokien zenbatekoa kendu behar zaie.
Likidazio-oinarri orokorrari zerga-eskala aplikatu behar zaio, kuota osoa ateratzeko; aurrezkiaren likidazio-oinarriari, berriz, %18ko zerga-tasa bakarra aplikatzen zaio.
Zerga-eskala %23ko gutxieneko tasa marjinaletik errenta handienek ordaindu beharreko %45eko gehienezko tasa marjinalera arteko bost tartetan banatuta dago.
Kuota osoa kalkulatu ondoren, beharrezko kenkariak egiten zaizkio: kenkari orokorra, kenkari familiar eta pertsonalak (zergapekoaren ardurapean dauden ondorengoengatik, seme-alabentzako elikagaiak ordaintzeko urteko kuotengatik, zergapekoarekin bizi diren gurasoengatik, ezintasunagatik, adinagatik), ezintasuna duen pertsonaren ondare babestura egindako ekarpenei dagozkien kenkariak, ohiko etxebizitza erosteko egindako inbertsio eta finantzazioari dagokien kenkaria, ohiko etxebizitza alokatzeari dagokion kenkaria, jarduera ekonomikoak sustatzeko kenkariak (inbertsioengatik eta bestelako jarduerengatik, langileek enpresan parte hartzeagatik, jarduera ekonomiko bati ekiteko inbertsioa egiteko kreditu-erakundeetan egindako gordailuengatik), dirua emateari dagozkion kenkariak eta bestelakoak (nazioarteko zergapetze bikoitza eta sindikatuen kuotak).
Kenkarien atalean, bi berrikuntza handi dauzkagu: batetik, auto-likidazio bakoitzari aplikatuko zaion kenkari orokorra; bestetik, ohiko etxebizitza erosteari dagokion kenkaria zergapeko bakoitzak aplikatuko du banaka, etxebizitzagatik egin beharrean.
Kuota osoari kenkarien zenbatekoa kenduta ateratzen den zenbatekoa kuota likidoa da, eta horixe da zergapekoak ordaindu behar duena.
Azkenik, likidazioaren emaitza kuota likidoaren eta haren kontura egindako ordainketen arteko aldea da.
PFEZ- REN OINARRIZKO ESKEMA |
ZERGAPEKOEN ERRENTA |
- laneko etekinakjarduera,
- ekonomikoen etekinak,
- kapitalaren etekinak,
- ondarearen galdu-irabaziak,
- errenten egozpena
|
ZERGA-OINARRIA |
Zerga-oinarri orokorra |
Aurrezkien zerga-oinarria
|
Gutxipenak:
- osabidezko pentsioak eta elikagaietarako urteko kuotak ordaintzeagatik,
- gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenengatik,
- zergak batera ordaintzeagatik
|
Gutxipenak:
- osabidezko pentsioak eta elikagaietarako urteko kuotak ordaintzegatik (zerga-oinarri orokorra gutxitu ondoren, aplikatu gabeko geldikinik gelditu bada)
|
LIKIDAZIO-OINARRIA |
Likidazio-oinarri orokorra |
Aurrezkiaren likidazio-oinarria |
Zerga-eskala aplikatzea |
%18ko tasaren aplikazioa |
KUOTA OSOA
|
Kenkariak:
- kenkari orokorral,
- kenkari familiarrak eta pertsonalak,
- ezintasunagatiko kenkariak,
- ohiko etxebizitzagatiko (erosia edo alokatua) kenkariak,
- jarduera ekonomikoak sustatzeagatiko kenkariak,
- dirua emateagatiko kenkariak, eta
- bestelako kenkariak: nazioarteko zergapetze bikoitza eta sindikatuak.
|
KUOTA LIKIDOA |
Konturako ordainketak (atxikipenak, kontura egindako diru-sarrerak eta ordainketa zatikatuak) |
KITAPENAREN EMAITZA |
[eraman gora]
|