SPRIren nazioarteko sarea EAEko enpresek eskari handiena duten merkatuetan dago hedatuta, eta eragile hauek osatzen dute: SPRIren ordezkaritza-bulegoek, Eusko Jaurlaritzak atzerrian dituen ordezkaritzek eta industria-proiektuetan espezializatutako aholkularitza-bulego eta eragileek.
Helburua:
EAEko enpresei nazioarteko merkatuetan sartzen laguntzea, beste merkatu batzuetan duten presentzia areagotzeko jarduera guztietan babesa emanez.
Jarduerak:
• Atzerriko merkatuetan EAEko enpresen bazkide izan litezkeenak identifikatu, ebaluatu eta haiekin harremanetan jartzea.
• Bazkide horien artean interesgarrienak direnak ikustera joatea eta beharrezko bitartekaritza-lanaz arduratzea..
• Enpresei aholkularitza ematea, sinatu beharreko hitzarmenak negoziatzean.
Nori zuzentzen zaio:
Beren jarduera EAEn garatzen duten edo garatu nahi duten enpresa guztiei.
SPRIren egitura egonkorrak (*), EAEko enpresekin lan egiteko SPRIrekin hitzarmena duten kanpo-eragileek eta aholkularitza-bulego espezializatuek herrialde hauetan dauzkate bulegoak:
|
- - AEB (*)
- - Alemania
- - Arabiar Emirerri Batuak
- - Argentina (*)
- - Benelux
- - Brasil (*)
- - Costa Rica (*)
- - Egipto
- - Erresuma Batea
- - Errumania
- - Errusia
- - Eslovakia
- - Frantzia
- - Hego Afrika
- - Hego Korea
- - Hungaria
- - India
- - Italia
- - Japonia
- - Kuba (*)
- - Maroko
- - Mexiko (*)
- - Polonia (*)
- - Portugal
- - Turkia (*)
- - Txekiar Errepublika (*)
- - Txile (*)
- - Txina (*)
- - Venezuela (*)
- - Vietnam
SPRIk atzerrian dituen agenteen zerrenda eguneratua kontsultatzeko, hemen begiratu: www.spri.es
|