1

EAEko Fitxa: Egitura Politiko, Administratibo eta Ekonomikoa

2

Sektore Nagusiak

3

Kanpo-Merkataritza

4

I+G eta Azpiegitura Teknologikoa

5

Industria-Jarduerarekin zerikusia duten zerbitzuak

6

Bizi-Kalitatea

7

Heziketa-zentroak

8

Lan Harremanak

9

Azpiegiturak / Logistika

10

Inbertsioei eta eragiketei lotutako Kostuak

11

Inbertsioetarako laguntzak

12

SPRIren Nazioarteko Sarea

Sektore Nagusiak

Industria I Merkataritza eta Turismoa

Badira 100 urte baino gehiago EAEk Espainiako Estatuko industria-kontzentrazio handienetarikoa duela; ondorioz, BPGren bilakaera (%)Europako Ardatz Atlantikoko finantza-gune garrantzitsuenen artean dago. 2007an, Espaniako Estatuko osoaren %10,7 EAEn sortu zen, biztanle-kopuruaren (%4,7) eta hedadura geografikoaren (%1,5) arabera dagokiona baino askoz gehiago. [eraman gora]

Industria

Industria Sektorearen Bilakaera (urte arteko tasak)Industria-ekoizpena dibertsifikatuta dago, baina metalgintzako jarduerak oso esanguratsuak diren arren (makina-erreminta eta altzairugintza), BPGn toki garrantzitsua duten bestelako sektoreak ere badaude: kimika, petrokimika, eta findegiak. Industria Sektorearen Euskal BPGTeknologia berriak eta I + G-ko jarduerak garrantzi handia hartzen ari dira, teknologia-parkeak bezalaxe. EAEko enpresek kapital-eta kontsumo -ondasunak nahiz bitarteko produktuak ekoizten dituzte, eta industria-egitura dibertsifikatu horri esker Euskal BPG Sektorearen araberaEAEko ekonomiak Espainiako batez bestekoak baino aberastasun erlatibo handiagoa sortzen du eta langile bakoitzeko hazkunde-tasa handiagoa du.

Euskal Sektoreak Espainiar Sektorea gainditutakoaBestalde, EAEko enplegua %30 baino gehiago hazi da azken hamar urteotan, eta langabezia-tasa asko murriztu da: 1995ean, %21,7 zen, eta 2006an, aldiz, %4,1. Espainiako Estatuko batez bestekoa, berriz, 1995eko %18,4tik 2006ko %8,5era jaitsi da. Horrela, EAEk izan du, Madrilekin eta Kataluniarekin batera, Europako enplegu-sorkuntzarik handiena, 1995-2005 bitartean.

% Sektorekako Esportazioa / FakturazioaEAEko biztanleak atseginak, adeitsuak eta langileak dira, eta ezagunak dira betidanik teknologia berriak eta ekoizpen-sistema berritzaileak barneratzeko erraztasunengatik, bai eta ekimenerako duten senagatik ere. Enpresa txiki eta ertainek laguntzarako industria plurala bezain dinamikoa osatzen dute, eta konpromiso sendoa daukate kalitatearekin: 2007an, ISO 9000 arauak erreferentziatzat harturik, EAEko enpresek Aenor-ek Estatu osoan emandako ziurtagirien %10,7 jaso zituzten. Gaur egun, 5.500etik gora enpresak eta erakundek dauzkate ISO 9000 eta 14.001 agiriakEuskal Autonomia Erkidegoak Espainiar Estatuaren gainean duena, eta 14 EFQM sari jaso dituzte EAEko enpresek. Enpresa handiagoentzako azpi-produktuak egiten dituzten enpresa txiki horietako batzuk beren sektoreko enpresa garrantzitsuenak dira, eta enpresa txiki horiek osatzen duten sarea da EAE inbertitzeko leku aproposa bihurtzen duten alderdi erakargarrienetakoa. [eraman gora]

Merkataritza eta Turismoa

SaltokiakBatik bat industrian errotutako ekonomia izan arren, beste sektore batzuek garapen handia izan dute azken urteotan. Horixe da merkataritzaren kasua, garrantzia handikoa baitugu. Turismoa Euskal Autonomia ErkidegoanTurismoak ere gero eta pisu handiagoa du EAEko ekonomian. EAE helburutzat duten joan etorriak oso positiboak dira gaur egun ere, eta 2007 urtea EAEko turismoak historian izandako urte onena izan da.[eraman gora]

Lotura interesgarriak:

www.eustat.es

www.eurostat.es

www.ine.es

 

  1. BPGren bilakaera (%)
  2. Industria Sektorearen Bilakaera (urte arteko tasak)
  3. Industria Sektorearen Euskal BPG
  4. Euskal BPG Sektorearen arabera
  5. Euskal Sektoreak Espainiar Sektorea gainditutakoa
  6. % Sektorekako Esportazioa / Fakturazioa
  7. Euskal Autonomia Erkidegoak Espainiar Estatuaren gainean duena
  8. Saltokiak
  9. Turismoa Euskal Autonomia Erkidegoan
Castellano I Euskara I English I Français I Deutsch I Português I Русский I آلعربية I 中文 I 日本語 I 한국어
Gaztelania I Euskara I Ingelesa I Frantsesa I Alemana I Portugesa I Errusiera I Arabiera I Txinera I Japoniera I Koreera