1

EAEko Fitxa: Egitura Politiko, Administratibo eta Ekonomikoa

2

Sektore Nagusiak

3

Kanpo-Merkataritza

4

I+G eta Azpiegitura Teknologikoa

5

Industria-Jarduerarekin zerkusia duten zerbitzuak

6

Bizi-Kalitatea

7

Heziketa-zentroak

8

Lan Harremanak

9

Azpiegiturak / Logistika

10

Inbertsioei eta eragiketei lotutako Kostuak

11

Inbertsioetarako laguntzak

12

SPRIren Nazioarteko Sarea

Kanpo-Merkataritza

Enpresa Esportatzaileak I Kanpo-inbertsioa: Legeria I Atzerriko enpresek EAEko enpresetan egindako inbertsioak

Esportazioak - Energiarenak ez diren Inportazioak - Merkataritzako Balantzaren Estaldura / SaldoaEAEko enpresek ederki erantzun diote globalizazio ekonomikoari, eta azken urteotan etengabe handitu dute kanpo-merkataritzan duten. Ekonomiaren zabalkunde handia lortu dute, Alemaniak berak baino handiagoa eta Espainiako Estatuak duena baino askoz handiagoa. Gainera, asko aurreratu da industriaren dibertsifikazioan, eta orri esker jarduera-sektore berriak sortu dira. Sektore horiek bizitasun handia dute, eta esportatzeko ahalmen handiagoa. Biozientzien arloa da sektore horietako bat, eta teknologia-eduki ertain/handiko eta handiko esportazioak ugaritzea eragin du.Esportatutako Produktuen Maila Teknologikoa (guztizkoaren gaineko %)


Enpresa Esportatzaileak

Enpresa Esportatzaile NagusiakEAEko ekonomiak esportatzeko duen joera (BPGren gaineko esportazioak) %28,9koa da azken azterketa ofizialen arabera: gure ingurune ekonomiakoko herrialde gehienen gainetik gaude, eta Italiaren eta Erresuma Batuaren parean.Kanpo Merkataritza: Esportatzeko Joera (%) (Esportazioak / BPG)

Alemania da alde nabarmena kentzen digun herrialde bakarra (izan ere, herrialde hori oso esportatzailea da), Kanpoaldean dauden Euskal Enpresak

EAEn esportazioan espezializatutako enpresa asko dauzkagulako, alegia, ekoizten dutenaren zati handi bat kanpo--merkatuetara bideratzen duten enpresa asko.[eraman gora]

 

Kanpo- inbertsioa: Legeria

Bezero nagusiak diren herrialdeakKanpo-inbertsioei buruzko legeria oso liberala da, oro har, nahiz eta zenbait kasutan araututa egon eta formulismo batzuk bete behar izan: inbertsioen “ex-post” aitorpena egin beharra dago, helburu administratibo, ekonomiko eta estatistikoetarako. Hala ere, paradisu fiskaltzat jotzen diren herrialdeetatik edo herrialdeetan egindako inbertsioen kasuetan, izapide horretaz gain, beste jakinarazpen administratibo bat egin behar izaten da, inbertsioa ordaindu baino lehen.

Eragiketak, orduan, sektore bakoitzari dagokion xedapenean ezarritako izapide administratiboa gainditu beharko du, kanpo-inbertsioa araudi berezia duen alor edo sektore batean eginez gero. Adibidez: aire-garraioan; ikus-entzunezko hedabideetan; mineral eta lehengai mineral estrategikoetan nahiz meatzetako eskubideetan; telebistan; jokoan; telekomunikazioetan; segurtasun pribatuan; erabilera zibileko arma eta lehergaien fabrikazio, salerosketa eta banaketan; eta Estatuaren Defentsarekin zerikusia duten jardueretan. [eraman gora]

Atzerriko enpresek EAEko enpresetan egindako inbertsioak

Sektore Esportatzaile NagusiakEAE atzerriko inbertsioak jasotzeko erregio erakargarria da. Industriaren tradizioari eta gauzak egiten jakiteari hurrengo faktore hauek gehitu behar zaizkio: kokapen estrategikoa, komunikazio-sarea, espezializazio handiko azpi-kontrataziorako enpresa-sarea eta azpiegitura energetiko eta teknologikoen sarea. Asko dira EAE aspaldi aukeratu zuten enpresa transnazionalak. Enpresa horiek poz-pozik daude gure herrian, eta Euskal Herriak munduan dituen enbaxadore onenak bihurtu dira.

1990eko hamarkadan eta hurrengo urteetan, merkataritzak eta nazioarteko finantza-fluxuek eboluzio ziklikoa izan dute: ekitaldi batzuetan hedapen handia egon da, eta beste batzuetan atzeraldi txikiak izan ditugu. Horrek eragina izan du, noski, EAEn egiten diren atzerriko inbertsioetan. Nolanahi ere, azken urteotan kanpo-inbertsioaren atzipenean gure autonomia-erkidegoak izandako partaidetza %8 eta %9 artean kokatu da (2006an %8,4 izan zen, INEren datuen arabera), Madril eta Kataluniaren atzetik. Inbertsio gehienak Europar Euskal Autonomia Erkidegoan jardunean dauden Atzerritar Enpresen LaginaBatasuneko herrialdeetatik etorri dira; baina, azken urteotan AEBetatik gero eta inbertsio gehiago datozkigu, batik bat teknologian aurreratuenak diren sektoreetan eta hazteko aukera gehien dutenetan. Gaur egun, EAEn kokatutako 700 enpresak baino gehiagok atzerritar enpresen partaidetza andia dute, batzuetan gehiengoa izanik. [eraman gora]

Lotura interesgarriak:

www.eustat.es

www.epp.eurostat.ec.europa.eu

www.ine.es

 

  1. Esportazioak - Energiarenak ez diren Inportazioak - Merkataritzako Balantzaren Estaldura / Saldoa
  2. Esportatutako Produktuen Maila Teknologikoa (guztizkoaren gaineko %)
  3. Enpresa Esportatzaile Nagusiak
  4. Kanpo Merkataritza: Propensión Exportadora (%) (Exportaciones / PIB)
  5. Kanpoaldean dauden Euskal Enpresak
  6. Bezero nagusiak diren herrialdeak
  7. Sektore Esportatzaile Nagusiak
  8. Euskal Autonomia Erkidegoan jardunean dauden Atzerritar Enpresen Lagina

 

Castellano I Euskara I English I Français I Deutsch I Português I Русский I آلعربية I 中文 I 日本語 I 한국어
Gaztelania I Euskara I Ingelesa I Frantsesa I Alemana I Portugesa I Errusiera I Arabiera I Txinera I Japoniera I Koreera