1

EAEko Fitxa: Egitura Politiko, Administratibo eta Ekonomikoa

2

Sektore Nagusiak

3

Kanpo-Merkataritza

4

I+G eta Azpiegitura Teknologikoa

5

Industria-Jarduerarekin zerikusia duten zerbitzuak

6

Bizi-Kalitatea

7

Heziketa-zentroak

8

Lan Harremanak

9

Azpiegiturak / Logistika

10

Inbertsioei eta eragiketei lotutako Kostuak

11

Inbertsioetarako laguntzak

12

SPRIren Nazioarteko Sarea

I+G eta Azpiegitura Teknologikoa

Parke Teknologikoak I Bizkaiko Parke Teknologikoa I Arabako Parke Teknologikoa I
Miramongo (Donostia) ko Parke Teknologikoa
I Arrasateko Parke Teknologikoa (Garaia Gunea) I Telekomunikazioak

AAEk eta, batik bat, enpresa sektoreak duela 25 urte baino 20 bider gehiago inbertitzen dute gaur egun I+G-ko jardueretan. BPGren %1,5 inguru da hori (2006), Espainiako batez bestekoa (%1,12) baino askoz gehiago. Europar Batasuneko batez bestekora iristeko asmoa dago.

Saretek - Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea Estatuko I+G-ko sisteman, gauzatutako gastuaren %8,1 hartzen du, dedikazio osoko baliokidetasunean dabiltzan langile guztien %7,5. Erakusle gehienak Espainiako batez bestekoaren gainetik daude, eta EBkoetatik gertu. EBko kopuruak gainditu egiten ditugu zenbait kasutan, industria-sektoreak duen pisu handiari eta berrikuntza teknologikoaren beharraz dagoen sentsibilizazioari esker, hein handi batean.
HRSTEri dagokionez, hots, zientziara eta teknologiara bideratutako giza baliabideei dagokienez, Europako hirugarren erregioa da EAE; Osloren eta Londresko erdialdearen atzetik, eta Madrilen eta Nafarroaren oso aurretik (10. eta 13. daude sailkapen horretan, hurrenez hurren).

Saretek - Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Agentzia: Saretek-en kide diren agenteak (1)SARETEK izeneko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea 1997. urtean jaio zen Eusko Jaurlaritzaren ekimenez. Bere xedea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza bultzatu nahi duten erakunde publiko nahiz pribatu guztien ahaleginak biltzea da, enpresen lehiakidetasunaren hobekuntzan baliabide gisa erabiltzeko eta Euskal Herriaren garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko. Gaur egun, 80 Erakunde baino gehiagok osatzen dute, ondokoen artean: Gune Teknologiko eta Sektorialak, Laborategiak, Enpresa Unitateak, Unibertsitateak, etab. Horiek guztiak era koordinatuan dihardutenez, konponbide teknologikoak eskaintzen dizkiete enpresa nahiz sektore desberdinei, garapen ildo zehatzetan lan eginez. SARETEK osatzen dutenek elkarlan aktiboan dihardute euskal eta europar enpresa ehunarekin Ikerkuntza eta Garapen Teknologikoaren europar programetan parte hartzean.

I+Gn egindako GastuaZientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (Saretek) 1997an sortu zen Eusko Jaurlaritzaren ekimenez. Enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta EAEren garapen ekonomiko eta sozialean laguntzeko, zientzia, teknologia eta berrikuntza bultzatu nahi duten erakunde publiko eta pribatu guztien ahaleginak biltzea da sare horren helburua. Gaur egun, 90 bat erakundek —teknologia-zentroak, zentro sektorialak, laborategiak, enpresa-unitateak, unibertsitateak, etab.— osatzen dute sarea. Horiek guztiak era koordinatuan jarduten dute, soluzio teknologikoak eskaintzen dizkiete enpresa nahiz sektore desberdinei eta garapen-ildo zehatzak lantzen dituzte. Saretek-eko kideak elkarlan estuan aritzen dira EAEko eta Europako enpresekin, Europako ikerkuntza eta garapen teknologikorako programetan.
Eurobulegoa EAEko enpresek Europako I+G-n duten presentzia koordinatzeaz arduratzen da., eta aurrerapauso handia izan da bulego horren sorrera. Alor hauetaz arduratzen da gehienbat: dena ondo-ondo planifikatzeaz, aurrerapenen jarraipena egiteaz eta aurrerapenok zuzentzeaz, Europako proiektuak eta eragile teknologikoak dinamizatzeaz eta EAEko I+G-ko programak Europara eramateko proiektuak garatzeaz.
Alor horretan izandako hobekuntza etengabearen emaitza gisa, EAEko erakundeek Europar Batzordearen Seigarren Esparru Programan zehar lortutako itzulkina Bosgarren Programan lortutakoa baino %41 handiagoa izan da. Guztira 131 milioi euro eskuratu dira, onartutako 462 proiekturen bidez.

EAE Europako berrikuntzaren erreferentzia izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak, eta urrats sendoa eman du bide horretan, Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentzia sortuaz. Agentzia hori irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da, eta EAEko esparru guztietan berrikuntza koordinatzeko eta bultzatzeko sortu da, ekimenerako grina eta sormena areagotzearren. Saretek-ek, enpresa pribatuek, EAEko erakunde publikoek, EAEko enpresen ordezkari instituzionalek, EAEko langileek eta berrikuntzarekin zerikusia duten arloetako era askotako erakundeek osatzen dute Agentzia. Innobasque-ek plataforma indartsua eta lankidetzarako sarea eskaini nahi dizkie eragile horiei guztiei, berrikuntzari lotutako balio eta jarrerak hedatzeko EAEko gizartean, EAE berritzailearen irudia kanpoan zabaltzen laguntzen duten ekintzak antolatuz, EAE I+G+g-ko polo aurreratua dela erakutsiz, eta EAEko enpresa eta erakundeetan berrikuntzaren aldeko dinamikak sortzen laguntzen duten era guztietako jarduerak eginez.
Azkenik, ESS-Bilbao izango da Espainiako Estatuaren hautagaia, espalazio bidezko neutroi-iturriaren Europako egoitza izateko. ESS Espainian kokatzeko aukera horrek babes handia jaso du Jaurlaritzatik nahiz Espainiako Gobernutik, eta zientzia-erakunde garrantzitsuen aldetik. Gainera, Espainiako enpresa-taldeek eta enpresa handienek xehetasun guztiak jaso dituzte espainiar hautagaitzari buruz, ESS Bilbon kokatzeko behar den babes logistiko eta finantzario guztia lortzearren. ESS-a da instalazio handi hau Bilbon kokatzeko hautagaitzaren muina, baina egitasmo honek beste ekimen osagarri batzuk ditu. Zientzia, teknologia, enpresa, hiria, kultura eta hedapena biltzen dituen nazioarteko jakintza-polo bat sortzeko egitasmo handia osatzen dute denen artean. [eraman gora]

Parke Teknologikoak

Euskal Sareak lau parke teknologiko ditu enpresei zerbitzu aurreratuenak eskaintzeko: ahotsa, irudia eta datuak bidaltzeko komunikazio-sarea, hitzaldi eta bideo-konferentzietarako aretoak, auditorioak, etab. Ekimena eta enpresen inbertsioa erraztu, sustatu eta bultzatzeko tresnak bilakatu dira. Puntako teknologia duten enpresak eta ikerketa- eta zerbitzu-zentro aurreratuak finkatzeko aukera ematen duten azpiegiturak sortu dira horretarako, berrikuntza handia dakarten industria-jarduera eta zerbitzuekin batera. Horri esker, teknologia eta jakintza trukatzen dira unibertsitateen, teknologia-zentroen eta enpresen artean. Partaidetza hori Estatu osoan dagoenaren %20a baino gehiago da.
[eraman gora]


Bizkaiko Parke Teknologikoa

Bizkaiko parke teknologikoa Zamudion dago, eta 1985. urtean sortu zen. Era honetako Espainiako Estatuko aurreneko parkea izan zen. Berrikuntza teknologikoarekin konpromisoa duten enpresentzako kalitate gorena eta zerbitzu onenak eskaintzeko xedearekin sortu zen. Kokapen estrategikoa dauka: Bilbotik, hots, industriaren eta finantzen hiriburutik, 10 Km-ra, Bilboko nazioarteko aireportutik 3 Km-ra, portutik 15 km-ra eta EHUren campus nagusitik 6 Km-ra. Oso ingurune ederrean dago. 200 hektareatik gorako azalera du eta 50.000 m2 alokairuko eraikinetan; horrela, enpresak alokairuan egon daitezke hazi eta garatzen diren bitartean, eta sendotutakoan beren eraikina finkatzeko lursailak eskuratu ditzakete parkean bertan. Parke teknologikoaren inguruan enpresen berrikuntza sustatzeko I+G-ko egitura nabarmena dute, parkean kokaturiko teknologia-zentroetan oinarrituta: Gaiker, Labein, Robotiker, European Software Institute, Azti eta Teknologia Aeronautikoen Zentroa. CIC Biogunek (biozientzietako ikerketa kooperatiborako zentroa) eta EHUren diziplina anitzeko ikerketa-taldeek osatzen dute parkearen eskaintza zientifikoa. Komunikazio-azpiegitura bikaina dauka, zuntz optikoko sarerako konexioa dute eraikin guztiek, Gigabit Ethernet erabilita, eta gainera, enpresa-jardueran laguntzeko zerbitzu guztiak eskaintzen dira parkean. [eraman gora]

Arabako Parke Teknologikoa

Arabako parke teknologikoa Miñao herrian dago, Europako Hegoaldeko lotune logistiko handi baten erdi-erdian. Parkeak lotura ona dauka Europako zenbait errepiderekin, tren nahiz errepide bidezko komunikazio-sare bikaina dauka, eta aireportutik 7 Km-ra dago. Ingurumen-kalitate handiko 117 hektarea dauzka parkeak, eta unibertsitate-campusetik eta Gasteiztik 5 Km-ra dago. Zentro teknologikoen bidezko eskaintza teknologiko garrantzitsua du, esate baterako: Aeronautikaren Gune Teknologikoa, Ikerlan Energia, Enerlan Fundazioa, LEIA Fundazioa (ingurumen-teknikak) eta Euskalmet, EAEko Meteorologia Agentzia. Teknologian oinarritutako enpresa berriak sortzeko oinarri ezin hobea da parkea, eta kalitate handiko zerbitzu komunitarioak dauzka. Ekipamendu telematikoa da zerbitzu horietako bat: enpresak zuntz optikoaren bidez konektatzen ditu, Gigabit Ethernet erabiliz. Horrez gain, enpresa-jardueran laguntzeko zerbitzu-eskaintza zabala dauka. [eraman gora]


Miramongo (Donostia) ko Parke Teknologikoa

Donostiako parke teknologikoa Miramongo parke natural ikusgarrian dago, Donostiako erdigunetik 5 Km eskasera, eta Frantziako mugatik 10 minutura. Ardatz Atlantikoko aire, itsaso, tren eta errepide bidezko komunikazioen erdiko lotunean egonik, ederki komunikatuta dago. Parkean ikerketa-zentro garrantzitsuak daude, hala nola, Aranzadi Ikerketa Zentroa, Fraunhofer-VicomTech, Inasmet, Inbiomed, Ceit, Cidetec, ITEA, Tecnolat, Nafarroako Unibertsitatea, Irudi Molekularrari buruzko Unitate bikaina duen CIC Biogunea izeneko Biomaterialei buruzko Ikerketa Gunea, turismoari buruzko I+G egiten duen Tourgune zentroa, eta zientzia eta teknologiei buruzko ikerkuntza egiten duten CIC Microgune, CIC Nanogune eta CIC Biomagune zentroak. Parkeak mundu-mailako puta-puntako ikerketa-proiektuak garatzen ditu, entzute handiko erakundeekin, MITekin eta Europako Espazio Agentziarekin, esate baterako. Era berean, teknologian oinarritutako enpresak sortzen laguntzen du. Parkeak nazioarteko azpiegitura telematikorik aurreratuen eta malguenetakoa du: lantoki bakoitzeraino iristen den zuntz optikoko sarea, satelite bidezko ATM Gigabit Ethernet eta IEEE802.11.b elektronikak erabilitako komunikazioak eratzen dituena, adibidez. [eraman gora]


Arrasateko Parke Teknologikoa (Garaia Gunea)

Garaia Berrikuntza Gunea izenez ezagutzen da Arrasateko teknologia-parkea, eta 2006an hasi zen lanean berrikuntza-jarduerei laguntza emateko proiektu hau. Mondragón Corporación Cooperativaren ekimen pribatuak gidatzen du Gune hau. Mondragon Unibertsitatearen babesa du ezagutza zientifikoari dagokionez, Ikerlan Teknologia Ikertegiarena ikerkuntza alorrean, eta zenbait erakunde publikoena. Ikerkuntza eta proiektuen garapena bultzatzea da Garaiaren helburua, aspaldi honetan indartzen ari diren arlo eta sektore hauetan: energia, materialen teknologia, business eta management, enpresen antolakuntza eta kudeaketa, elektronika, mikroelektronika eta nanoteknologia, IKTak, eta gainazalen akabera-prozesuak eta makinak. [eraman gora]

Telekomunikazioak

Datuak internet, intranet, fax nahiz bestelakoen bidez bidaltzeko 200 bit segundoko, 64 Kbit segundoko eta 34 Mbit segundoko abiadura duten belaunaldi berriko ildoak dauzkagu EAEn. Telekomunikazioetan enpresa operatzaileen eskaintza zabala dago. Horri esker, lehiakortasun handia dugu Interneten eta kable bidezko telekomunikazioekin zerikusia duten zerbitzuetan. Telefono bidezko azpiegitura arruntaz gain, zuntz optikoko sareak dauzkagu, tarifa lauko zerbitzuak eskaintzen dira eta RDSI eta ADSL teknologiak erabat integratuta daude komunikazio-sisteman. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta SPRIk kudeatu duen Konekta Zaitez! ekimenari esker, etxean Interneterako konexiorik gehien duten erkidegoen artean laugarrena gara %45,8rekin.
EAEko parke teknologikoen Sarea I2BASK sareko kidea da. I+G+g-ko komunitatea egituratzea da I2BASK-ren helburua, eta, horretarako, IKTko zerbitzuak eta telekomunikazio-azpiegiturak eskaintzen dizkie EAEko Zientzia eta Teknologia Sareko eragileei. Unibertsitateek, zientzia- eta teknologia-zentroek, ospitaleek, biomedikuntzako ikerketa-zentroek eta I+G kudeatzen duten erakundeek osatzen dute Sarea. Eragile horiek guztiek komunikazio multimediako, alegiazko errealitateko, komunikazio gehituko, kalkulu intentsiboko eta antzeko gaien inguruko proiektu aurreratuak lantzeko beharrezko ahalmena eskuratzen dute I2BASK sarearen bidez.

I2BASK sareak banda zabaleko lehen konektibitate-maila bat eskaintzen du EAEn, estatu-mailako bigarren maila bat IRIS2 sarearekin, eta Europa-mailako beste maila bat, IRIS2 sarearen bidez doan GEANT sarearekin.[eraman gora]

Lotura interesgarriak:

Saretek

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea

Espainiako Parke Teknologikoen Elkartea

Europako I+G-ko Estrategia Koordinatzeko Agentzia

Bizkaiko Teknologi Parkea

Arabako Teknologi Parkea

Donostiako Teknologi Elkartegia

Arrasateko Teknologia Gunea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Europako Neutroien Espalazio Iturriaren Egoitzarako Espainiar Kandidatura

 

  1. Saretek - Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea
  2. Saretek - Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Agentzia: Saretek-en kide diren agenteak (1)
  3. I+Gn egindako Gastua
Castellano I Euskara I English I Français I Deutsch I Português I Русский I آلعربية I 中文 I 日本語 I 한국어
Gaztelania I Euskara I Ingelesa I Frantsesa I Alemana I Portugesa I Errusiera I Arabiera I Txinera I Japoniera I Koreera