1

EAEko Fitxa: Egitura Politiko, Administratibo eta Ekonomikoa

2

Sektore Nagusiak

3

Kanpo-Merkataritza

4

I+G eta Azpiegitura Teknologikoa

5

Industria-Jarduerarekin zerikusia duten zerbitzuak

6

Bizi-Kalitatea

7

Heziketa-zentroak

8

Lan Harremanak

9

Azpiegiturak / Logistika

10

Inbertsioei eta eragiketei lotutako Kostuak

11

Inbertsioetarako laguntzak

12

SPRIren Nazioarteko Sarea

Industria- Jarduerekin zerikusia duten zerbitzuak

Merkataritza Ganberak I Orkestra-EAEko Lehiakortasun Institutua I Cluster Sektorialak I Finantza eta Aseguruen Sektorea I Bilboko Burtsa I Azpi-kontratazioa I Biltzar-Aretoak I Bilbao Exhibition Centre I Inbertsioei laguntzeko Panoramaren Ikuspegi Orokorra

Merkataritza Ganberak

EAEn merkataritza-ganbara bana dago hiriburu bakoitzean. Merkataritza, industria eta itsas sektoreen interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta babestea; enpresei zerbitzuak eskaintzea; aholkularitza tekniko, legal eta finantzarioa ematea; eta ekonomia bultzatzeko behar diren jarduerak egitea da ganbera horien egitekoa.[eraman gora]

 

Orkestra - EAEko Lehiakortasun Institua

EAEko Lehiakortasun Institutuak administrazio publikoaren, eragile sozio-ekonomikoen eta EAEko unibertsitate guztien jarduera bultzatu nahi du lehiakortasunarekin zerikusia duten esparruetan, EAEren lehiarako abantailak indartuta, sozio-ekonomian hazkunde-tasa handiagoa lortu eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzearren. Horretarako, alor hauek jorratuko dira: ikerketa, prestakuntza, prospektiba, laguntza teknikoa, ebaluazioa, eztabaida eta bikaintasun-sareetan parte hartzea. Lehiakortasunean eragina duten alor guztiak lantzen ditu Institutuak, eta arlo hauei ematen zaie lehentasuna: lehiakortasuna eta berrikuntza, clusterrak eta erregio-mailako garapena, estrategia, entrepreneurship-a eta jakintzaren gizartea.
Deustuko Unibertsitateak eta Deusto Fundazioak bultzatutako ekimen honek babesle hauek dauzka: Eusko Jaurlaritza (SPRIren bidez), Kutxa, Euskaltel, Repsol-Petronor eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
EAEko Lehiakortasun Institutuak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu Harvard Unibertsitateko Institute for Strategy and Competitiveness institutu ezagun bezain entzutetsuarekin. Michael E. Porter irakaslea da Institute horretako zuzendaria, eta Orkestra Institutuko ohorezko presidentea.
Harvard Unibertsitateko Estrategia eta Lehiakortasun Institutuko Lehiakortasun Institutuen Mundu-mailako Sareko kide ofiziala da EAEko Lehiakortasun Institutua, eta bere jardueren artean Erregio-mailako Garapenari eta Enpresen Lehiakortasunari buruzko ikastaro bat (CCEDR) antolatzen du. M. E. Porter-ek eta Institute for Strategy and Competitiveness-en dituen lankideek prestatu dute ikastaro hori.[eraman gora]

 

Cluster Sektorialak

Cluster Sectorialak1990eko hamarkada hasieratik, Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun Programa abian jarri zenetik beraz, EAEko industria-sektore nagusiak erakunde sektorial batzuk eratzen joan dira, sektore horietako enpresen arteko eta beste sektore batzuetako enpresekiko lankidetza tekniko eta komertziala bultzatzeko. Horretarako, gure enpresak nazioarteko era guztietako azoka eta topaketetan egotea bultzatzen dute. EAEko industria-politikaren funtsezko tresnak dira, eta enpresek elkarlanean erantzuteko ezinbesteko bitartekoak.[eraman gora]

Finantza eta Aseguruen Sektorea

EAEko finantza-sektorea hazkunderako eta Europako gainerako herrialdeekiko merkataritza- eta finantza-alorreko harremanetarako bultzatzaile garrantzitsua izan da beti. Itsas ibilbidetan izandako kokapen geografiko bikaina ere lagungarria izan da, kapitalak metatzea ahalbidetu zigun burdingintzaren eta burdinolen tradizioarekin batera. Faktore horiei esker, EAEk garapen finantzario handia izan zuen, eta horri lotuta sortu ziren gure herriko lehenbiziko banketxeak.
Finantza-jardunak garatzen jarraitu du orduz geroztik, eta Espainiako Estatuko lehenengo bosten artean dago gaur egun, bankuek —bertakoek nahiz atzerrikoek—, aurrezki-kutxek eta kreditu-kooperatibek eskainitako zerbitzuek osatzen duten sistema baten bitartez. Gainera, finantza-talde garrantzitsuenetako batzuek gurean dute egoitza nagusia.
2007ko urtarrilean, sistema horrek 1.834 bulego zituen EAEn, hau da, 1.163 biztanleko bat. Ospe handieneko banketxe atzerritarrek —Barclays Bank, Citibank, Lloyds Bank, Credit Lyonnais, Credit Agricole, Fortis Bank, BNP Paribas, Deutsche Bank eta J.P. Morgan— bulegoak dauzkate gure erkidegoan.
Aurrezki-kutxek ospe eta tradizio handia izan dute EAEn, iragan den mendearen amaieran sortu zirenetik. Estatuko aseguru-etxe garrantzitsuenek ere beren jarduerak egiten dituzte EAEn.[eraman gora]

Bilboko Burtsa

Bilboko Burtsaren Historiaren LaburpenaEspainiako Estatuko balore-burtsen arteko bigarrena da, kontratazio-bolumen aldetik. Balore guztiak negoziatu daitezke bertan, bai bono moduan, bai paper komertzialen moduan. Esperientzia handiko bitartekaritza-sozietate ugari dauzkagu, halaber, enpresei eta partikularrei laguntzeko.[eraman gora]

Azpi-kontratazioa

Azpi-kontratazioaren sektorea ederki egokitu da EAEko ekonomiako esparru desberdinek izandako aldaketetara, eta hazkunde handia izan du sektore askotan: galdaketan, txirbil-harroketarik gabeko eraldaketan, txirbil-harroketarekin egindako mekanizazioan, tratamendu termikoetan, gainazalen estalduretan, matrizeen moldeak eta ereduetan, tresnerian eta erremintetan, catering-ean eta elikaduran, plastikoetan, kautxuan, elektrizitatean, informatika-hornigaietan, sare lokaleko hornitzaileetan, komunikazio lokalerako sareen instalazioetan, RDSIn, ADSLn, elektronikan... Enpresa homologatu guztiei buruzko informazioa aurkituko duzue helbide honetan: www.subcontratistas.com. Bertan, produktuen jarduerak, bitartekoak, homologazioak eta beste azaltzen dira.[eraman gora]

Biltzar- Aretoak

EAEk aukera zabala dauka hitzaldiak, biltzarrak, sinposiumak, eztabaidak eta bestelako bilerak antolatzeko. Bizkaian Nazioarteko Erakustazoka, Zamudioko parke teknologikoa eta Euskalduna jauregia nabarmentzen dira. Azken hori “munduko biltzar-areto onena” izendatu zuten 2003an, AIPCk (biltzar-aretoen nazioarteko elkarteak) ematen duen Apex Award sariaren epaimahaiak hala erabakita. Gipuzkoa ere nazioarteko biltzar-zirkuituaren barruan dago, Donostia bereziki, Donostiako Zinemaldi entzutetsuari esker gehienbat. Areto bikainak dauzka Donostiak: Miramareko eta Aieteko jauregiak, Miramoneko parke teknologikoa eta Kursaal jauregia, adibidez. Kursaal jauregiak EBko eraikin onenaren Mies van der Rohe saria eskuratu zuen 2001ean, eta ISO 9001:2000 kalitate ziurtagiria eskuratu duen Espainiako lehenbiziko biltzar-jauregia izan da. Araban, azkenik, beste bi biltzar-areto dauzkagu: Europa Jauregia eta Miñaoko parke teknologikoa. Gainera, hiru hiriburuek kalitate handiko hotel eskaintza zabala dute, biltzarrak, enpresa-topaketak edo negozio-bilerak egiteko.[eraman gora]

Bilbao Exhibition Centre


BEC - Bilboko Erakustazoka2004az geroztik erakustazoka berria dauka Bilbok. Munduko joera abangoardistenei jarraiki eraikitako BECek kokapen ezin hobea du, eta horri esker azkar batean eta modu erosoan iritsi gaitezke hona Estatuko eta nazioarteko edozein lekutatik. BEC-en Datu OrokorrakUrtero 20 bat erakustazoka, ekitaldi eta erakusketa antolatzen dira bertan, eta horietako batzuk Europa osoko garrantzitsuenak dira.[eraman gora]

Inbertsioei Laguntzeko Panoramaren Ikuspegi Orokorra

Elkarrekiko Berme Sozietateak - Arrisku Kapitaleko SozietateakSPRI, SA —Industria Sustatu eta Birmoldatzeko Sozietate Anonimoa— EAEk duen garapen-agentzia da eta Eusko Jaurlaritzaren menpe dago. EAEko nahiz nazioarteko enpresen artean, gure erkidegoa inbertitzeko eta negozioak finkatzeko leku interesgarri gisa aurkeztea da SPRIren zeregin garrantzitsuenetakoa. Alor horretan esperientzia handia dauka, 25 urte eta gero. Finantza arloko laguntza publiko nahiz pribatu ugari eskuratzeko atea da, bertan finkatzeko proiektuak sustatzekoa eta oso eskaintza lehiakor eta erakargarria enpresentzat. EAEn erakunde publikoek laguntza ugari eman dituzte beti enpresa proiektuak garatzeko edo halakoei ekiteko, eta horri esker sustapen-sistema lehiakorra osatu da. Sistema horren barruan, laguntza hauek ematen dira industria, merkataritza eta turismo sektoreetan: inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko laguntzak; I+G-rako eta produktu berriak eta enpresa teknologikoak garatzeko laguntzak; nazioartera hedatzeko laguntzak; arrisku kapitaleko sozietateentzako laguntzak; industrialdeetan eta parke teknologikoetan finkatzeko aukerak, etab. Herri-mailan ere laguntza asko ematen dira (DEMA, BEAZ, Behargintza…) enpresak herrietan finkatzeko, administrazio-izapideekin, kokapenarekin eta finantzazio-iturriekin lagunduz, esate baterako. Informazio gehiago nahi izanez gero, SPRIn eskatu : info@spri.es.[eraman gora]

Lotura interesgarriak:

www.ivc.deusto.es

www.camarabilbao.com

www.camaradealava.com

www.camaragipuzkoa.com

www.bolsabilbao.es

www.subcontratistas.com

www.euskalduna.net

www.kursaal.org

www.palacioeuropa.com

www.bilbaoexhibitioncentre.com

www.beaz.net

www.demabiz.com

www.behargintza.net

www.spri.es

cluster sektorialak. Ikus taula.

 

  1. Cluster Sektorialak
  2. Bilboko Burtsaren Historiaren Laburpena
  3. BEC - Bilboko Erakustazoka
  4. BEC-en Datu Orokorrak
  5. Elkarrekiko Berme Sozietateak - Arrisku Kapitaleko Sozietateak

 

Castellano I Euskara I English I Français I Deutsch I Português I Русский I آلعربية I 中文 I 日本語 I 한국어
Gaztelania I Euskara I Ingelesa I Frantsesa I Alemana I Portugesa I Errusiera I Arabiera I Txinera I Japoniera I Koreera