Eusko Legebiltzarraren Industria Batzordearen proposamenez, Euskadi 2015 Lehiakortasun Foro hau abiatu zen 2004. urtean, lehiakortasun politika forjatu eta eztabaidatzeko elkargune moduan. "Gosari" eta "tailerretan" gauzatutako partaidetza haren fruitua "Enpresa-Lehiakortasuna eta Berrikuntza Soziala: Estrategia-Oinarriak eta Ekintza-ildoak" dokumentua izan zen, handik gutxira 2006-2009 Enpresa-Lehiakortasun eta Berrikuntza Sozialerako Plana bilakatuko zena.
Halaber, zientzia eta teknologiari buruzko estrategiaren inguruko partaidetza garatu zen denbora horretan, Liburu Zuri bat osatuz, eta egindako talde lan eskergaren ondoren eta lehiakortasun-estrategiarekin batu eta gero Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2010 Plana garatu zen. Hau hiru helburu estrategikoetara bideratzen da: ekonomiaren produktibitatearen hasiera, industriaren pisuaren hasiera eta berrikuntza Konbergentzia eta Konbergentzia teknologikoa, Europar Batasunaren parametroekin (EB-15).
Webgune honek aipatutako planen dendostearen testigantza zabala eskaintzen du, Euskadi 2015 ikuspegia gauzatzea oinarrituko duen proiektuaren habeak baitira biak.
Webgune honek, azken finean, partaidetza-saretan oinarrituriko berrikuntza sozialaren eredu izan behar du. Hortaz, ez da lehiakortasunari buruzko ezagutzako webgunea, baizik eta gobernantza-kontzeptu garaikidearekin loturiko izaera soziala du eta politika publikoak zehazten lagungarriak diren partaidetzan oinarriturikon gizarte-prozesuak hartu nahi ditu soilik.
Gure garapen lehiakorrerako ezinbestekoak diren osagaiak bermatuko dituen agenda iraunkorra osatu behar dugu.