Gosarietako solasaldiekin bat, tailerren helburua zen zehazturiko erronka nagusien inguruan eztabaidatzea eta lehiakortasun-plan berria oinarrituko zuten ildo eta gomendioak zehaztea.
| Izena |
Azalpena |
Data |
| Herrialde erakargarria |
• Bizi-kalitatean eta lehiakortasunean erreferente eta bizitzeko, inbertitzeko eta merkatal-harremanak izateko erakargarria den herrialdea lortzea.
• Herrialde-marka eraikitzea eta "herrialdea saltzeko" beharrezkoak diren marketing-estrategiak zehaztu eta garatzea.
|
2004/09/01 |
| Herrialde irekia |
• Euskal enpresen nazioartearatzea erraztea
• "Nazioarteko pertsonak" garatzea
• Balio erantsi handiagoko produktu eta zerbitzuei esker bereiztea
• Ezagutzan eginiko inbertsio intentsiboa lortzea
• Herrialde-marka eraikitzea Euskadi nazioarteko jomuga turistikoa bilakatuz
|
2004/09/20 |
| Enpresa-eredua |
• Lehiakortasun-abantaila iraunkorra sortzea enpresentzat
• Erakunde gardenagoak lortzea,lidergo-estilo berriarekin, pertsonak aktibo ezinbestekotzat aitortuz
• Hedatze- eta handitze-kultura sortzea euskal enpresetan Enpresa-lankidetza lehiakortasuna areagotzeko modu gisa sustatzea, Enpresa-Taldeak sortuz Kudeaketa-eredu berriko eta erabakitze-zentroak euskadin izango duten enpresa liderrak sustatu eta garatzea
• Lana eta enpresaren ikuspegi berria lantzea: ardura sozial handiarekin, iraunkortasun sozialari begira, etab. eta lan-harremanetarako marko berria sortuz Enpresen sorrera sustatu eta erraztea
|
2004/09/25 |
| Osotariko berrikuntza |
• Osotariko berrikuntza eta sistematikoa ahalbidetzen duen ingurunea sortzea: produktu-, prozesu- eta kudeaketa-berrikuntza bezala ulerturiko osotariko berrikuntza... Berrikuntza erradikal eta inkrementala.
• Eragileen arteko lankidetza sustatzea (enpresa, unibertsitate, teknologia-zentroak, etab.) Azpiegiturak berrikuntzaren garapenerako aproposak direla bermatzea (informazio- eta komunikazio-ezpiegiturak, prozesuak, finantzazioa, etab).
• Lidergoa hartuko duen eta ideia eta egitasmo berrien aurrean malguago izango den Gobernurantz abiatu Berrikuntza-gaitasunak eta -kultura sustatzea berrikuntza-kontzeptua gizarteratuz.
• Sormena arlo guztietan sustatzea, berezitasun eta ezberdintasunaren garrantzia barneratuz.
• Berrikuntzaren garapena ahlbidetuko duten teknologia-apustuak egitea, lidergoarekin lotuta
• Jarduera ekintzailea sustatzea eta ekintzaileen egitasmo-zorroa egokiro kudeatzea.
• Eraginkortasuna euskal berrikuntza-sistemaren osagai garrantzitsu gisa ulertzea. Erronka honakoa da: BPG-ren %3ko inbertsioa lortzea B+Gean.
|
2004/10/10 |
| IKT |
• Erabilerraztasunean, konektibitatean eta interaktibitatean oinarrituriko Ezagutza- eta berrikuntza-gizartea eraikitzea bizi-kalitatea eta ongizatea emendatzeko helburuarekin
• IKTen erabilera euskal gizarte osoan zehar hedatzea, baztertutako talderik ez dagoela bermatuz
• IKTen aplikazioak dakartzan abantaila eta abaguneak enpresei helaraztea, aipatuen erabilera emendatuz
• IKTk barneratu dituzten egitasmo, zerbitzu eta sektore berriak sustatzea
• IKTen erabilera erraztu eta sustatuko duen azpiegitura- eta komunikazio-sarea osatzea
• IKTetaz baliatzea sektore garrantzitsuenetan (Administrazioa, Osasuna, Hezkuntza)
|
2004/10/12 |
| Produktu-zorroa |
• Merkatu eta produktibitatea haunditzea Euskadiko enpresen balio erantsia emendatzeko
• Produktu eta sektoreen zorroa modu orekatu eta iraunkorrean garatzea
• Posizionamenduaren alde apustu egitea sektore eta produktu zehatzetan
• Jarduera lehiakorren garapena ahalbidetzen duen ingurunea eskaintzea
• Azken produktuko sektoreak lehenestea
• Diseinu-, marketing- eta merkataritza-arloetako jarduerak sustatzea
|
2004/10/20 |
| Pertsonak |
• Hezkuntza- eta heziketa-eredu berria zehaztea, osotarikoa, iraunkorra eta herrialdearen beharrekin bat datorrena
• Ekintzaileen garapenari osotariko laguntza eskainiko dioten mekanismoak zehaztea
• Baloreen berrikuntza sustatzea lehiakorrago eta errealitate berriari egokituta dagoen gizartea lortzeko: pertsonak eta kudeaketa-modu ezberdinak
• Lehiakortasunean eragiten duten demografia-aldaketei aurre egitea
|
2004/10/28 |
< atzera >