Azala » Komunikazio-kanala » Foroa berriak

Foroa berriak

Ekoberrikuntza bultzatzeko estrategia

astelehena, 2009.eko martxoak 30   |     

Ekoberrikuntzaren inguruko lan taldeak azken dokumentua prestatu du. Bertan, industria-sistema iraunkor bat eraikitzeko epe luzeko estrategia bat (2030 hasiera batean) martxan jartzearen alde egiten du. Sistema honek erabateko iraunkortasunaren inguruko planteamentuei erantzun beharko lieke kontsumo (energia eta natura baliabideak)  eta hondakinen balorazio terminoetan, produktuaren bizitza ziklo integralaren perspektibarekin.

Gehiago jakin

Nazioarteratze Gosariak

astelehena, 2009.eko martxoak 30   |     

2009.02.10-ean egin zen zortzigarren eta azken gosaria. Egin diren lan bilera hauetan 44 enpresek parte hartu dute; horietako gehienek, atzerrian inplantazioak zituzten. Elkarrizketak 4 ardatzen inguruan mugitu dira: (i) multilokalizaturiko enpresen kudeaketa; (ii) Pertsonen Kudeaketa; (iii) Etorkizuneko erronkak; eta (iv) Instituzioen Laguntza. Epe laburrean banatu eta atari honetan argitaratuko da burutu den ondorio-dokumentua. Honen titulua hauxe izango da: Internalizazioa: euskal enpresen nahitaezko erronka.

Gehiago jakin

EAEko Merkataritza Egokitzeko 2009-2015 Plana: Ekintzak eta erremintak

astelehena, 2009.eko otsailak 16   |     

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak  ekin dio jada "EAEko Merkataritza Egokitzeko 2009-2015 Plana: Ekintzak eta erremintak" planari. Plan berri hau Europako Parlamentu eta Kontseiluko 2006/123/CE zuzentaraua euskal araudira egokitzearen haritik etorri da. Praktikan, Enpresa Lehiakortasuna eta Gizarte Berrikuntza 2006-2009 Planaren merkataritza alorraren lehen eguneratzea da. Plana burutzeko epea 6 hilabetekoa da eta bertan sektoreari kontsulta zabala egingo zaio egungo erramintak ebaluatu eta proposamen berriak definitzeko.

Gehiago jakin

Industria-egoeraren Behatokiaren osoko bilkura

ostirala, 2009.eko urtarrilak 16   |     

Industria-egoeraren Behatokiak osoko bilkura egingo du otsailaren 18an. Bilkura honek, euskal enpresen hogeita bost elkarteren parte hartzearekin, komunean jarriko du bere erreferentziako sektoreak epe motzean izango duen ekonomia-portaeraren inguruko ikuspegia. Horretarako, datu esanguratsuetan oinarrituko da (lanak, fakturazioa, prezioak, marginak, esportazioak, inbertsioak...), eta baita une ekonomiko honen inguruko pertzeptzio subjektiboan ere.

Gehiago jakin

EKOIZPENAREN DESLOKALIZAZIOARI BURUZKO AZTERKETA: Euskal Ekonomiarentzako Arriskuak eta Erantzuteko Estrategiak

osteguna, 2008.eko abenduak 25   |     

Azterketa honek bi gogoetagai ditu: industri deslokalizazioak erabakitzerakoan jokoan sartzen diren faktoreak, eta gure enpresak Euskadin inbertitzeari utzi eta euren ekoizpena atzerrira eramatera bultzatu dezaketen faktoreak.

Orobat, azterketa honek argitu nahi luke zeintzuk izango liratekeen estrategia egokienak ondorio negatiboenak dituzten prozesuak ahal den neurrian saihesteko eta, ondorio horiek gertatzen direnean, zein neurri hartu beharko liratekeen kaltea arintzeko.

Gehiago jakin

Argitaratu da Profesionales Gabezia taldearen azken dokumentuaren behin-betiko bertsioa

asteartea, 2008.eko abenduak 23   |     

Profesionalen gabeziaren inguruko lan taldeak bere lana bukatu du eta, proposamenak aztertu ondoren, dokumentuaren behin-betiko bertsioa burutu da. Bertan, helburu orokor handi bat duen ("Profesionales eskaria eta eskaintzaren arteko desoreka gutxitu") ekintza plan bat proposatzen da eta, departamentu-anitzak diren 8 Ekintza Estrategikoren bidez lortu nahi diren 17 helburu instrumental.

Dokumentua irakurtzeko klikatu hemen

Gehiago jakin

Profesionalen Gabezia Taldeko azken dokumentua ekarpenak jasotzeko irekia dago

astelehena, 2008.eko azaroak 24   |     

Profesionales Gabezia Taldeak bere azken txostena burutu du.  "Foroak" atalean dokumentu honen inguruko komentario eta ekarpenak egin ditzakezu.

Gehiago jakin

EGEren garapenerako EUSKAL AGENDAK bere lehen urratsak eman ditu

ostirala, 2008.eko uztailak 18   |     

Industria Sailaren iniziatibaz, EGEren garapenerako EUSKAL AGENDAREN Sustatzaile Taldea izan daitekeenak lehen bilera egin zuen. Agenda hori, Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroaren barruan Enpresen Gizarte Erantzukizunaren inguruan eratutako Lan taldeak sortutako tresna da.

Taldeko partaideek AGENDAREN helburuekiko beren konpromisoa baieztatu zuten eta beren gain hartu zuten martxan jartzeko neurriak hartzearen erantzukizuna. Horrekin batera, lehen urratsak aurrera eramateko erreferentzia datatzat 2009ko urtarrila ezarri zen.

Gehiago jakin
Orrialdea: 1 etik 2Lehena   Aurrekoa   [1]  2  Hurrengoa   Azkena   

Euskadi 2015 lehiakortasun Foroa   // Legezko oharra - Datuen Babesa - Erabilerraztasuna