Euskadi Informazio Gizartean Plana: Euskadiko Agenda Digitala 2010
Plan hau Eusko Jaurlaritzaren (sail guztien inplikazioarekin) konpromisoa da, eta proiektu multzo batean gauzatu da aurrekontu-esparru koordinatuaren barruan. Proiektu horiek EIGP 2010 planaren erdigunea osatzen dute. Euskadiko Agenda Digitala. Eusko Jaurlaritzaren konpromiso irmoa izateaz gain,planak gainerako eragileak eta erakundeak gonbidatu nahi ditu kultura-aldaketa horretan modu aktiboan tuerta daitezen. Horretarako, txertatze hori ahalbidetu eta erraztuko duten hainbat mekanismo arautu ditu Planak.
Plana >
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2010 Planak Eusko Jaurlaritzak gure herria berrikuntzaren arloan erreferente izan dadin egin duen apustuaren adierazle da. Lehenengo ekonomia-aldaketak operazio-eraginkortasuna hobetu eta Europako kalitatearen mapan kokatzeko balio izan bazuen, egun bizi dugun bigarren ekonomia-aldaketak Europako berrikuntzaren mapan, zentzurik zabalenean, sartzeko aukera emango digu. Gure jomuga lortzeko ilusio kopuru handia eskatzen duen erronka garrantzitsua.
Plana >
Euskadi Informazio Gizartean Plana
2002ko hastapenetan Eusko Legebiltzarrean onartu zenetik, Euskadi Informazio Gizartean Plana Eusko Jaurlaritzako Informazio Gizarteari buruzko politiken oinarria bilakatu da, martxan zeuden ekimen ezberdinei bultzada berria emanez. Euskadi Informazio Gizartean planarekin Gobernuak Informazio Gizartean hartu duen lidergoa sendotzen zen, zentzu bikoitzean:
- 1) Administrazioaren aldaketaren aitzindari gisa, bai barnetik baita gizarteari eskaintzen zaizkion zerbitzuei dagokionean.
2)-Informazio eta Komunikazio Teknologien sarreraren bultzatzaile gisa bai gizartean bai euskal enpresetan ere.
Euskadi Informazio Gizartean 2002-2005 planaren bukaera teorikotik, Gobernuak Informazio Gizartearen aldeko etengabeko ekintzan aritu da. Ekintza horren barruan hainbat ekintza burutu dira, horietako bat EIGP 2010 : Euskadi Agenda Digitalaren onarpena 2008ko apirilaren 22an.
Plana >