Azala » Zerbitzuak » Berriak

Berriak

IMD Word Competitiveness Yearbook 2009
  • Data: ostirala, 2009.eko maiatzak 29
  • |  Iruzkina: 0 iruzkinik
  • |  Balorazio: Article Rating

World Competitiveness Yearbook 2009en emaitzetan oinarrituz, IMDk sailkapen berria argitaratzen du. Danimarka lehenengo postuan kokatu da sailkapen “frogan”, finantza krisiari aurre egiteko baldintza onenak eta etorkizun hurbilean lehiakortasuna handitzeko aukera handiak dituelako. Beste hitz batzuetan esanda, froga hau etorkizun froga da – mundu mailako atzeraldi garaian esposizio, prestakuntza eta erresistentzian zentratzen da.

Aurreikuspen ekonomikoak oraindik pesimistak badira ere aurtengorako, Danimarka lehenengo postuan kokatzen da beraien negozioen sendotasun eta erresistentziagatik eta bere gobernuaren egonkortasun politikagatik.
“Ekonomia txikiek sarri gaitasun handiagoa dute momentu zailetara egokitzeko”, dio Stéphane Garellik,  IMD World Competitiveness Centerreko zuzendariak. “Beste azalpen bat da herrialde hauetako batzuk dagoeneko murrizketa finantzario nahiko larriak sufritu dituztela eta beraien politiketan zuhurragoak izan daitezkeela. Qatar eta Txilek ere krisiari aurre egiteko abantailak erakusten dituzte. ”
Nahiz eta 2009ko jeneralean lehenengo postuan bukatu World Competitiveness Yearbooken sailkapenean, AEBk esfortzu frogan 28.ak daude, horrek azpimarratu egiten du merkatuak duen ardura krisiaren sakontasunarekin eta krisia konpontzeko behar izango den denborarekin.
By amendiboure @ 12:00 :: 524 Views
IRUZKINA

Sólo los usuarios registrados pueden publicar comentarios.


Euskadi 2015 lehiakortasun Foroa   // Legezko oharra - Datuen Babesa - Erabilerraztasuna