Ekintzaile XXI, enpresa berritzaile gazteentzako fondo berria
Juan José Ibarretxe Lehendakariak gaur inauguratu du Arrisku Kapitala eta Merkatu Alternatiboa Enpresa Berritzaile Gazteen erronkaren aurrean izeneko jardunaldia Miramongo Teknologi Parkean. Lehendakari jaunak aurkeztu du arrisku kapitalaren funts berria, enpresa berritzaileen hasierako etapak finantzatzera zuzenduta dagoena. Ekintzaile XXI enpresa berritzaile gazteei abiatze eta garapen faseetan laguntzeko helburuarekin sortu da, eta horretarako hauen kapitalean parte hartuko du. Funtsak hasiera batean 5 milioi euroko zuzkidura izango du, baina zenbateko hau handitzen joango da aurkeztutako proiektu kopuruaren arabera. Funts berria Euskadiko Arrisku Kapitaleko Sozietateak kudeatuko du eta batez besteko parte hartzea 100.000€ eta 500.000€ bitartekoa izango da.
By amendiboure @ 11:43 :: 40 Views