SPRIk bulego bat irekiko du Indian
(Basqueresearch) Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietateak (SPRI) bulego bat irekiko du hilabete honetan Indian, Bombay hirian, hain zuzen ere, merkatu horretara sartzeko proiektuak dituzten euskal enpresei laguntzeko. Orain arte, aholkulari espezializatu bat zeukan Indian SPRIk, baina euskal enpresek herrialde honekiko duten eskaera handitu egin denez, bulego berria irekitzea erabaki dute. Merkatu-prospekzioak egiteko eta banatzaileak eta tokiko bazkideak bilatzeko laguntza eskainiko da “in situ”, eta baita merkataritza- eta produkzio-ezarpenak egiteko aholkularitza ere. Era berean, bulego ekipatu bat edukitzeko aukera eskainiko zaie euskal enpresei, proiektuaren abiatze-faseak dirauen bitartean profesional bat euren instalazioetan kokatu nahiko balute.
By amendiboure @ 10:43 :: 34 Views