Azala » Zerbitzuak » Berriak

Berriak

Euskadik Estatuko Bioeskualdeen Sare berria sortzea bultzatu du
  • Data: lunes, 06 de octubre de 2008
  • |  Iruzkina: 0 iruzkinik
  • |  Balorazio:

(Basqueresearch) Euskadik, beste lau eskualderekin batera, Bioeskualdeen Estatuko Sare berria aurkeztu du (RBR). Euskadi, gainera, bazkide sortzaileetako bat da. Proiektuaren bultzatzaileak Biocat eta BioBasque izan dira —bioeskualde kataluniarra eta euskalduna— eta helburua da bioteknologiari bultzada bat ematea. RBRan, Madrilgo, Andaluziako eta Valentziako bioeskualdeek ere hartzen dute parte. RBR sarea sektorearen inflexio-puntu bat da, eta Estatuko bioeskualdeak biltzeko, ekimenen koordinazioa errazteko, eta eskualde autonomoen eta Gobernu zentralaren artean bioteknologia eta biozientzien sektorearen garapenerako eman beharreko komunikazioa hobetzeko beharrari erantzuten dio.

RBRa egun Espainian eratuta dauden bioeskualdeek osatzen dute: BioBasquek, Andaluziako Bioeskualdeak, Kataluniako Biocat-ek, Madrilgo komunitatearen Bioclusterrak eta Bioval Valentziakoak. Hala ere, ideia da etorkizunean beste hainbat eskualdek ekimenarekin bat egitea, Kanarietako Bioeskualdeak, Extremadurakoak, Aragoikoak, Nafarroakoak eta Balear Uharteetako bioklusterrak, esaterako.

By amendiboure @ 10:45 :: 34 Views
Baloratu
Baloratu informazio honen interes-maila 1etik 5era
IRUZKINA

Enviar Comentario

Actualmente no existen comentarios! Quieres ser el primero en poner uno?

Euskadi 2015 lehiakortasun Foroa   // Legezko oharra - Datuen Babesa - Erabilerraztasuna