Industria- Koiunturaren Behatokia topaketa, elkarte enpresarialen partizipazioarekin kontuan hartuta, euskal industriaren, bere koiuntura eta espektatiben osasunaren monitorizazio tresna bezala sendotzen da. Industria- Koiunturaren Behatokia topaketa, komunikazio eta kolaborazio gunea izatea nahi dugu agente ekonomikoen artean, aldiro –urtean birritan- guztion esku jar dezagun gure sektoreen epe laburreko jarrera ekonomikoaren ikuskera, momentu ekonomikoaren eta baita ere garrantzitsutzat jotzen diren datuen hautemate subjektiboaren arabera.
Atari hau Industria- Koiunturaren Behatokiaren komunikazio erreminta bat da, eta sektore bakoitzean lan egiten duten elkarteek hornitutako datuak ditu barne: enplegua, fakturazioa, prezioak, marjinak, esportazioa, inbertsioak. Informazio hau elkarteek haien sektorearekiko aktibitateak burutzeagatik identifikaturik dituzten enpresetatik dator.
2009ko uztaileko Plenoaren ondoren, Asier Minondo, Deustuko Unibertsitatetik, Euskal Ekonomiaren Sofistikazioari buruzko lan bat aurkeztu zuen. Hemen aurki dezakezu aurkezpena oinarritu zeneko artikulua: Sofistikazioa (gaztelaniaz)
EUSKAL KOIUNTURA ON-LINE: Hurrengo excel fitxategiak euskal kointurari buruzko datu eguneratuei bide ematen die: Datu Eguneratuak
Industria sektoreekiko datu estatistikoetara eta Euskal Herriko beste edozein informazio estatistikora heltzeko, Eustat- Euskal Estatistika Erakundera jo, http://www.eustat.es web-orrian.