 | Iraunkortasuna berrikuntza faktore gisa Alemaniako politikan - asteazkena, 2009.eko martxoak 11
Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerioak (BMBF) 2005etik Iraunkortasunerako Ikerketa Programa (FONA) kudeatzen dihardu. Programa honen ikuspegi interesgarriena zera da, iraunkortasuna berrikuntza faktore eta faktore ekonomiko gisa hartzen dela esplizituki. Programak fokatze aldaketa progresibo islatzen du. Hasiera batean “hodi amaiera” gisako hurbilpen tipikoa zuen, kutsadura neurtu eta murrizteko teknikak eta metodoetan zentratzen baitzen. Alabaina, prebentzio sistemen garapena bultzatuz joan da eta, azkenean, baita kausetara zuzenduriko ingurumen sistemen ikerketa ere.
Programa gizartea inplikatzea ere saiatzen da. Bere helburua iraunkorrak diren sistema ekonomiko eta bizitza estiloa bultzatzea da, oinarri zientifiko koherente baten bidez; eta horretarako gizartearen laguntza lortzea. Ekintzetara bideraturiko aukeretan jartzen du enfasia, eta ahal denean, neurgarria den potentziala duten produktu eta prozesu iraunkorretan. Hau guztia 4 ardatzetan lantzen da: (i) Industria eta negozioetan iraunkortasuna; (ii) Lurralde iraunkortasuna; (iii) Baliabide naturalen erabilera iraungarria; eta (iv) Iraunkortasunera bideraturiko gizarte ekintza. Egun, Alemaniakoa da munduan saldutako ingurumen teknologien bosten bat eta bere fabrikaziorako 1,5 milioi pertsonari ematen dio lan. Ingurumena, Klima aldaketa eta Iraunkortasuna dira finantzazio gaietan lehentasuna duten Alemania federaleko berrikuntza estrategian.
Gehiago jakiteko ... |
 | Sarean lan egitea ez da nahikoa: Illinoiseko Unibertsitateak ikerketa zentroa ireki du Singapurren. - astelehena, 2009.eko otsailak 16
Illinoiseko Unibertsitateak Singapurreko Fusionopolis Teknologia Parkean Zientzia Digital Aurreratuei buruzko zentro bat ireki duela jakinarazi du. Zentroa ingeniaritza informatikoko eta superkonputazioko instalazioen hedapena da, eta pauso goranahia da irakasleei eta ikasleei ikasketa eta esperientzi ingurune anitzagoa eskaintzeko.
Illinoiseko Unibertsitateko kantzilerra den Richard Hermanek adierazi duenez, “munduko lehen mailako unibertsitate batek munduarekin lankidetzan aritzeko zabalik egon behar du… Gaur egun industria, unibertsitate eta gobernuen artean lankidetzan aritzeko dauden aukerek ez dute aurrekaririk… Singapurreko Gobernua, kontuan hartuta bere politika proaktiboa, hezkuntza eta ikerketarako instalazio modernoak eta kultura askotako biztanleria, hautagai ezin hobea da horrelako aliantzetarako… bereziki harrigarria finantza krisia globala den une honetan, beste eragile askok hain ausartak ez diren posizioetan babestu nahiago izan baitute".
Zentro berriak “Seigarren zentzumena” izeneko programaren inguruan hasiko du bere jarduera; horren helburua da informazio kantitate eskerga atzitzeko bidea oztopatzen duten mugak gainditzea, informazio hori datu base eta bitarteko urrunetan “itxita” egonik ia ezin baita erabili. Ordenagailuei seigarren zentzumen” bat emango zaie, erabiltzaile bakoitzarentzat garrantzitsua den informazioa transmititzeko. Programa honen ohiko emaitza bat izango da telefono mugikorrera larrialdi zerbitzuetako informazioa bidaltzea (medikuak, suhiltzaileak, etab.). Gehiago jakiteko ... |
 | Leaning into the wind - asteazkena, 2009.eko otsailak 11Kanadako estatua den Ontarioko Lehiakortasun eta Oparotasun Institutuak bere urteroko 7. txostena argitaratu du, lehiakortasuna, produktibitatea eta aurrerapen ekonomikoen inguruan. Txostenak oso izenburu esanguratsua du: ”haizera atera” (Leaning into the wind). Izenburuak alde nabarmena du krisialdietan oso ohikoa den beste gomedio batekin: “atertu arte itxoitea hobe”. Txostenaren ardura duen Batzordearen argudio nagusiak dio bista ez dela epe luzerako helburuetatik aldendu behar, aitzitk, epe motzeko protekzionismoaren tentaldiaren aurrean bere balioa azpimarratzen du; oinarri sendoetan eraikitako ekonomiaren potentzial guztia garatzea ahalbidetu duten elementuak berrikuntza eta lehiakortasuna direla baieztatzen du. Gehiago jakiteko ... |
|