Faes Farma enpresak hitzarmen bat sinatu du Pfizer enpresarekin Bilastina merkaturatzeko Mexikon
  • martes, 01 de diciembre de 2009

Faes Farma euskal enpresak lizentzia hitzarmen bat sinatu du Pfizer-ekin, biofarmaziako munduko lehen konpainiarekin. Hitzarmen horren arabera, Pfizer enpresak eskubidea du Bilastina merkaturatzeko Mexikon eta Faes Farma enpresak zuzenean salduko du produktua ko-marketineko baldintzetan.

Pfizer enpresarekin sinatutakoaz gain, Faes Farmak beste hainbat hitzarmen sinatu ditu farmazi konpainia garrantzitsu batzuekin: Menarini Taldea (Europako 51 herrialde), Vianex (Grezia), Merck Serono (India), Hikma (Ipar Afrika eta Ekialde Ertaina) eta Yuhan (Hego Korea).

Faes Farma enpresak nazioartean merkaturatzen jarraitzen du Bilastina. Bilastina antihistaminiko oso selektiboa da, segurtasun-profil bikaina du, eta errinitis alergikoa eta urtikaria kronikoa tratatzeko erabiltzen da. 

Konpainiak berak garatzen du Bilastina eta bere Arnasketa arloko produktu nagusia da, berau baita Faes Farma enpresaren lehentasunezko ikerketa arloetako bat. Bilastinaren azterketa klinikoak amaitu direnetik, ikaragarri handitu da Taldearen outlicensing jarduera.

Informazio gehiago jasotzeko
, hona idatzi: basquenews@spri.es

Iturria: BIOBASQUE

 

By Basquenews @ 14:28 :: 149 Views