CONATECek produktu-sorta berria garatu du, hainbat sektoretako makinen fabrikatzaileek erabiltzeko
  • 2009年12月16日

CONATEC, SALek produktu-sorta berria garatu du, hainbat sektoretako makinen fabrikatzaileek erabiltzeko. SMD teknologian oinarritu da horretarako, erabilera-aniztasunari ahalik eta etekin handiena atereaz. Sarrera eta irteera analogiko nahiz digital desberdinetako oinarrizko xafla batetik abiatuta, eta funtzio nahiz itxura aldetik norberaren beharretara egokitu daitekeen teklatua duen pantaila grafiko bat erabiliz, aplikazio bakoitzerako neurrira egindako mikro-prozesadoreko softwareari esker, bezero bakoitzak zehaztutako aplikazioen beharretara egokitutako produktuak lortzen dira, produktuek aurrerago izan ditzaketen aldaketetara ere moldatzeko aukera izanik.

Filosofia horri esker, aplikazio asko eta asko garatu daitezke: era askotako hornidura-iturriak dituzten labeen kontrola, hartzidura-ganberen kontrola, pintura-kabina industrialen kontrola, esterilizazio-autoklabeen kontrola… Ekipoak bezero desberdinetarako pertsonalizatu daitezke eta bezeroek erraz erabili ditzakete ekipo horiek, haiek eskatutako hizkuntzara egokitzen baitira makinak.

Aurreko guztiaz gain, RS422 komunikazioak dauzka sistemak. Horren bidez, CONATECen SW6000ra konektatuta, ekipoko parametro eta grafiko guztiak monitorizatu, erabili eta konfiguratzeaz gain, Internet bidez haien mantenua egin eta haiek kontrolatu daitezke. Horrek onura handiak dakartza mantenu-lanetan eta instalazioan. Bestalde, kontroleko sarrera eta irteera desberdinen egoera egiaztatzeko autotest-sistema bat dauka ekipoak, ekipoaren nahiz instalazioen matxuren diagnostikoa egiten duena.

Informazio gehiago jasotzeko, hona idatzi:

basquenews@spri.es



Iturria:

GAIA


 

By Basquenews @ 17:15 :: 119 Views