Kanariar uharteekin zerbitzu erregular berria dauka Bilboko portuak
Consignaciones Europeas Marítimas (CEMASA) enpresak Bilboko portuaren eta Kanariar uharteen arteko zerbitzuari ekin dio berriro. Norcanarias izeneko zerbitzu horrek Bilbo, Gijon, Marin, Las Palmas, Tenerife eta Arrecife (Lanzarote) lotzen ditu hamar egunetik behin (azkena hogei egunetik behin). Flintercoast ontziak egiten du zerbitzua: 141 metro zabal eta 800 TEUko edukiera (nazioarteko unitatea, 20 oinetako edukiontzien baliokidea) du. TCN (Trasatlántica Companía Naviera) ontzigileak kudeatzen du zerbitzua, eta CEMASA da haren agentea Bilbon. Edukiontzietan sartutako zamak eta zama konbentzionalak garraiatzean espezializatuta dago zerbitzua.
Bilboko portuaren eta Kanariar uharteen arteko itsas zerbitzuen eskaintza handitu egin da horrela. CEMASA konpainiaz gain, Servicios Logísticos Portuarios (SLP) eta WEC Lines enpresek ere zerbitzua daukate Kanariekin. Azken hori WEC Holland Maas España-ren bidez aritzen da.
Informazio gehiago jasotzeko, hona idatzi: basquenews@spri.es
Iturria: Uniport
By Basquenews @ 12:42 :: 154 Views