urtarrila 2008

Sestaoko Construcciones Navales del Norte, SL (“La Naval”) enpresa munduko dragarik handiena eraikitzen ari da

ostirala, 2008.eko urtarrilak 25   |    Itsas-industria

Sestaoko Construcciones Navales del Norte, SL (La Naval) ontziola munduko dragarik handiena (Kristobal Kolon) eraikitzen hasi da, Belgikako Jan de Nul armadorearentzat.

Gehiago...

Gaiak CMMI ziurtagiria sustatzen du gure sektorean

ostirala, 2008.eko urtarrilak 25   |    Elektronika eta Telekomunikazioa

GAIAko bederatzi enpresa nabarmendu dituzte beraiek garatutako software-sistemen kalitateagatik.

Gehiago...

Bilboko portuko logistika-eremuko merkaturatze-epea zabalik

asteazkena, 2008.eko urtarrilak 23   |    Bilboko Portua

Binaria 21 sozietateak —Bilboko portuko biltegiratze eta banaketa eremuko bigarren fasearen (ZAD2) esleipenduna— zabalik dauka oraindik eremu logistiko honetan finkatzeko eskaerak aurkezteko epea. Bost pabiloi izango ditu eremu horrek: 10.000 m2-ko azalera izango du bakoitzak, eta pabiloi batzuetan banaketak egitea egongo da. Pabiloiak hartuko dituen urbanizazioak errepide nahiz trenbide loturak izango ditu. Pabilioiek 50.757 m2 izango dituzte guztira, eta 20,77 milioi eurotik gorako inbertsioa jasoko dute.

Gehiago...

3Koma ekoizpen-etxea Emmy sarietarako finalista, Argentinako, Japoniako eta Ingalaterrako formatuekin batera

astelehena, 2008.eko urtarrilak 21   |    Ikus-entzunezkoa

Euskal Herriko 3Koma ekoizpen-etxeak (EIKENeko —EAEko Ikus Entzunezkoen Clusterra— kidea) sortutako “Kartzelako Korua” Emmy-etako nazioarteko saria jasotzear egon da. Gidoirik gabeko entretenimendu saileko finalista izan zen 3Komaren formatua. Bera izan da Espainiako Estatu osotik nazioarteko sariketa garrantzitsu honetara iritsi den bakarra, eta lehia handiko sektore honetan maila gorenean sartzea lortu du.

Gehiago...

ACLIMA, Indumetal Recycling SA, Cementos Lemona Industrial SA eta APPAREC enpresek REFLATEK europar partzuergoa osatu dute azken belaunaldiko pantaila lauak birziklatzeko

asteazkena, 2008.eko urtarrilak 16   |    Ingurumena

REFLATEK proiektuaren bidez hondakinak eta kutsadura murriztu nahi dira, pantaila lauen edo FPD (Flat Panel Displays) direlakoen erabil-bizitza amaitzean haiek desmihiztatu eta birziklatzeko. Segurtasun-baldintzak eta laneko giroa hobetu nahi dira horrela.

Gehiago...

ITPk %16,6ko partaidetza izango du Airbus-en A380ko Rolls-Royce motorretan

ostirala, 2008.eko urtarrilak 11   |    Aeronautika eta Espazioa

Inoiz egin den pasaiarien hegazkinik handienean parte hartuko du EAEko aeronautika arloko industria osoak. ITP da Espainiako enpresen artean Airbus-en A380 hegazkineko Trent 900 motorra egiten parte-hartzerik handiena izango duena, eta mundu osoko bigarrena.

Gehiago...

Bilboko portuko bioerregaien lehen planta ekainean hasiko da lanean

asteazkena, 2008.eko urtarrilak 9   |    Bilboko Portua

Biodiesela ekoizteko Bilbon finkatu den lehen planta —Biocombustibles de Zierbena— ekainean hasiko da lanean. Enpresaren datuen arabera, EN 14214 (FAME) arauak finkatutako kalitateko 200.000 tona biodiesel ekoitziko dira urtean.

Gehiago...

Motelgailuen proiektua aurkeztu du ACICAEk

astelehena, 2008.eko urtarrilak 7   |    Automobilgintza

Munduan ekoizten diren motelgailu guztien %7 EAEn mihiztatzen dira. Elkarlanerako arloak identifikatzen lagunduko dute 10 enpresak, esparru askotan: merkataritzan, teknikan, ekoizpenean, teknologian nahiz logistikan.

Gehiago...

Japoniako gasaren segurtasunaren merkatuan sartu da Orkli

ostirala, 2008.eko urtarrilak 4   |    Etxeko Elektrotresnak

Segurtasun-osagaiak fabrikatzen ditu Orkli Koop. Elk. enpresa gipuzkoarrak. 2007an sendotu egin du Japoniako gasaren merkatu izugarri zorrotzean duen presentzia, eta urrats horrekin Asiako merkatuetarako hedapena indartzea espero du enpresak.

Gehiago...

Gestamp-ek, Fersint-ek eta Cromoduro-k AICen kokatuko dituzte beren I+G+g-ko unitateak

ostirala, 2008.eko urtarrilak 4   |    Automobilgintza

Dagoeneko I+G+g-ko 9 unitatek, 7 garapen-unitatek eta 2 prestakuntza-zentrok AICen (Automotive Intelligence Center) kokatzea erabaki dute. Lantegi horietan prestakuntza handiko 250tik gora lagunek egiten dute lan.

Gehiago...

Hileroko informazioa e-mailez jaso nahi baduzu idatzi basquenews@spri.es helbidera gaian "Register Basquenews Bulletin" jarriz.