Progenika Taldearen AEBetako Progenika, Inc. filialak hitzarmen bat sinatu du Salt Lake City-ko (AEB) ARUP laborategiekin, azarotik aurrera odol-taldeen genotipoa zehazteko zerbitzuak eskaintzeko. Kontratu horren arabera, Progenikak pazientearen globulu gorrien antigeno (antigorputzak sortzen dituen eta erantzun immune bat sor dezakeen substantzia) profilak zehaztuko ditu ohiko odol analisiek muga logistikoak edo funtzionalak dituzten kasuetan.
Gehiago...
Euskadiko KB Data Mining enpresak bere produktuak banatzeko hitzarmen bat sinatu du Danimarkako CLCBio konpainiarekin. CLCBio munduko liderra da bioinformatikako soluzioen hornikuntzan. Lankidetza horri esker, bi konpainia horiek aukera izango dute belaunaldi berriko DNAren sekuentziazioarekin, proteomikarekin eta genomikarekin lotutako 15 software eta hardware produktu baino gehiagoko katalogoa eskaintzeko Espainian.
Gehiago...
CIC bioGUNE Biozientzietako Ikerketa Kooperatiboko Zentroko eta Proteomika euskal enpresako ikertzaileek orain arte egin den fluido endometrialaren aspirazioaren karakterizazio proteomiko handiena egin dute. Horri esker, etorkizunean diagnostiko goiztiarreko test berrien garapenean aurrera egin ahal izango da, teknika ez inbaditzaileak erabiliz endometriosia bezalako patologietan, zeina ohikoa baita emakumezkoen artean (emakumezkoen %10ari eragiten die).
Gehiago...
CIC biomaGUNEko Nanomaterial Biofuntzionalen Unitateko Glikonanoteknologia Laborategiko Soledad Penadés irakasleak eta Elena Martines eta Isabel García doktoreek bi aurkikuntza zientifiko berri egin dituzte. Aurkikuntza horiek Indar Atomikoko Mikroskopioekin (AFM) lortutako emaitza eta probekin loturiko ikerketaren emaitza dira. Aurkikuntza horiei esker CIC biomaGUNEk Europako bi patente berri eskatu ditu.
Gehiago...
Oftalmologian espezializatuta dagoen bioteknologiako Bioftalmik euskal enpresak gutxiegitasun linbikoa antzemateko diagnostiko ez inbaditzailearen sistema molekular berritzaile bat patentatu berri du. Gutxiegitasun linbikoa begietako patologia bat da. Patologia horrek kornearen gardentasunaren galera dakar eta, kornearen erdiguneari eragiten badio, ikusmen-zolitasuna murriztu edo ikusmena gal daiteke.
Gehiago...
CIC biomaGUNE Biomaterialen Ikerketa Kooperatiboko Zentroa Europako proiektu bat zuzentzen ari da: HINAMOX (Health Impact of Engineered Metal and Metal Oxide Nanoparticles: Response, Bioimaging and Distribution at Cellular and Body Level). 2009ko urrian abiaraziko da eta hiru urteko iraupena izango du. Proiektuaren xedea da oxido metalikoen (zink oxidoa, zerio oxidoa, titanio oxidoa edo burdin oxidoa, besteak beste) nanopartikulek osasunean izan dezaketen eragina aztertzea. Nanopartikulek aplikazio praktiko ugari dituzte eta produktu komertzial askotan daude, hala nola, eguzkitako kremetan edo ekipamendu elektronikoko aparatuetan.
Gehiago...
Nazioarteko bi ikertzaile-taldek Alzheimerrari lotutako hiru gene berri identifikatu dituzte. Talde horietako batean Euskal Herriko Unibertsitateko Biomics taldeak parte hartu du. Aurkikuntzak pazienteen %20ari eragiten dio eta, 1993an APOE genearen (diagnostikatutako Alzheimer kasuen %25aren erantzulea) aldaera bat identifikatu zenetik, azken 15 urteotako aurrerapen garrantzitsuenetako bat dela esan da. Hiru gene horien aldaera batzuk izateak Alzheimerra pairatzeko aukerak handitzen ditu
Gehiago...
Belgikako Valonia eskualdeak adierazi du Euskadi lehentasunezko merkatua izango dela 2010ean, eta bioteknologia da enpresen arteko trukea sustatzeko aukeratutako sektoreetako bat. Valonian nahiz Euskadin bioteknologia, bereziki, eta bizitzaren zientziak, oro har, hazkunde-aldian daude.
Gehiago...
CIC bioGUNEko Genomika Funtzionaleko Unitateko ikertzaile-talde batek, Ana María Aransay buru dela, tresna bioinformatiko bat garatu du, zeinak aukera ematen baitu mikroRNA edo RNA ez kodifikatzaile txikien sekuentziazioaren emaitzak aztertzeko eta interpretatzeko. MikroRNAk geneetatik transkribatutako azido erribonukleikozko molekulak dira eta ez dira proteina bihurtzen. Doako eta sarbide libreko web tresna horrek ‘miRanalyzer’ du izena eta inpaktu handia sortu du maiatzean Nucleic Acids Research aldizkarian argitaratu zenetik.
Gehiago...
Inkoa Sistemas ingeniaritza eta aholkularitza-enpresa bat da, nekazaritzako elikagaien eta ingurumenaren sektoreei konponbide integralak eskaintzen espezializatuta dagoena. Euskal enpresak kit bat garatu du uretan dauden pestizida hondakinak azkar antzemateko eta konposatu horiek giza osasunean duten eragina minimizatzen laguntzeko. Kit berri hori biosentsore entzimatiko bat da, eta Europako legeriak ezarritako hondakin fitosanitarioen gehienezko mugak betetzen direla bermatzeko garatu dute. Inkoa-k diseinatu du teknologia elektrokimikoetan espezializatuta dagoen Cidetec-IK4 euskal teknologi zentroaren lankidetzarekin.
Gehiago...
TECNETek, IBERMÁTICAk Amerikan duen filialak, teknologia-soluzioak ezarriko ditu Txinako Shougang meatzaritza-enpresaren zenbait jarduera kontrolatzeko, eta gauza bera egingo du Peruko nekazaritzako produktuen enpresan ere. Horrekin batera, Argentinako botere judizialaren informatika-azpiegitura jarriko du eta LAN kable bidezko eraztun optiko bat instalatuko du Fordek Argentinan duen fabrikako Logistika eta Mihiztatze eraikinen artean.
Gehiago...
Donostia Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzaren Unitateko ikertzaileek, UPV/EHUko bioinformatika talde batekin elkarlanean (Sistema Adimendunak), azterketa bat argitaratu dute Public Library of Science (PLoS One) aldizkarian. Azterketa horrek lehen aldiz erlazionatu ditu mikroRNA deituriko molekula batzuen adierazpen patroiak esklerosi anizkoitzarekin. Aurkikuntza horri esker diagnostikorako tresna berri bat sor liteke, eta horretarako, Europako patente bat eskatu dute.
Gehiago...
Bilbon egoitza duen Bial farmazia konpainia txertoen ekoizpenean eta alergologiaren alorreko ikerketan espezializatuta dago. Bial konpainia Europako FAST (Food Allergy Specific InmunoTherapy) proiektuan parte hartzen ari da janari-alergia larrien aurkako bi txerto garatzeko, zehazki bi hauek: arrosaren familiako fruta-alergia (melokotoia, gerezia, arana, udarea, sagarra, etab.) eta arrain-alergia.
Gehiago...
Hegazti eraztundunei beren habitat naturalean jarraipen elektronikoa egiteko teknologia garatu du BIRDS proiektuak, haririk gabeko sentsoreak eta RFID teknologia erabiliz. Horri esker, hegaztien ohiturak eta jarduna ezagutu ahal izango da, haien habitat naturalean sartu behar izan gabe. Erakunde hauek osatzen dute proiektuko lan-taldea: GAIA-TEIC klusterrak, Urdaibai Bird Centre-ek (Aranzadi), Innovatec-ek, Virtualware-ek eta AeroDrones eta OmniSys nazioarteko enpresek.
Gehiago...
BIEMHek (Espainiako Makina Erremintaren Biurtekoa) 26. edizioa egingo du datorren urtean, eta Milango Azokan aurkeztu dute, sektore horretako munduko azoka nagusian (EMO). BIEMH azoka BECen egingo da maiatzaren 31tik ekainaren 5era bitartean, helburu garbi batekin: enpresei funtsezko babesa ematea garatu ahal izateko eta tresna eraginkorrak eskaintzea nazioartean eragina izateko. Makina-erremintaren munduan erreferentzia duten herrialdeek (Italia, Alemania, Suitza…) eta indar handiz azaleratzen ari diren merkatu berriek (Taiwan, Txina, Txekia, India, Errusia…) parte hartuko dute BIEMHen. Teknologia-maila handiko nazioarteko erakusleihoa da azoka hori, azken batean, eta makina-erremintarekin zerikusia duten azpi-sektore guztiek beren berrikuntza eta garapenak erakusten dituzte bertan.
Gehiago...
Hileroko informazioa e-mailez jaso nahi baduzu idatzi
basquenews@spri.es
helbidera gaian
"Register Basquenews Bulletin" jarriz.