二月 2009

Bilboko portuak hiru eskala gehiago izango ditu Karibean

2009年2月26日   |    Bilboko Portua

Marticok kontsignatutako Seatrade Reefer Chartering N.V. ontzi-konpainiak Bilboko portua Karibeko zortzi porturekin lotzen du zuzenean, “Streamlines” zerbitzuaren bidez.

Gehiago...

ITPk kontratua sinatu du Rolls-Royce-ekin Airbus A350 XWB ekipatuko duen TRENT XWBko behe-presioko turbina hornitzeko

2009年2月23日   |    Aeronautika eta Espazioa

Industria de Turbo Propulsores, SA (ITP) eta Rolls-Royce Plc enpresek kontratu bat sinatu dute, ITP Airbusen korridore bikoitzeko hegazkin izar berria motorizatuko duen Trent XWB-ko behe-presioko turbinaren bazkide hornitzailea izateko. Kontratu horrek 4.900 milioi euroko fakturazioa eragingo du motorraren bizitza osoan zehar.

Gehiago...

Itsasontzietako hondakinak birziklatzeko EAEko lehen instalazioa zabaldu du Linersak

2009年2月6日   |    Bilboko Portua

Kataluniako Tradebe taldeko Limpiezas Nervión (Linersa) enpresak itsasontzietako makinek sortutako hondakin oliotsuak bildu eta tratatzeko EAEko lehen instalazioa zabaldu du, Bilboko portuko industria-eremuan. Itsasontziek sortutako kutsadura prebenitzeko onartutako Marpol nazioarteko hitzarmenean zehazten diren hondakinak tratatuko dira bereziki.

Gehiago...

Arasur parke logistikoak kamioientzako aparkaleku zaindua izango du

2009年2月6日   |    Bilboko Portua

Arabako Rivabellosa herrian dagoen Arasur parke logistikoak 194 kamioientzako aparkaleku zaindua izango du aurki. Aparkalekuak 23.700 metro koadroko azalera izango du. Abertis taldeko eskumendeko Saba Aparcamientos SA enpresa arduratuko da aparkalekua kudeatzeaz.

Gehiago...

Panda Security Espainiako software-enpresen sailkapeneko buru

2009年2月4日   |    Elektronika eta Telekomunikazioa

Europako software-fabrikatzaileen Truffle 100 zerrendan agertzen den EAEko enpresa bakarra da Panda Security.

Gehiago...

Fagor Automation-ek bulegoak dauzka Bangaloren, Moskun eta Houstonen

2009年2月4日   |    Elektronika eta Telekomunikazioa

Nazioartean duen lidergoa sendotu egin du Fagor Automation-ek, salmentarako eta zerbitzua emateko bulego propioak irekiz Houstonen (Texas) (AEBetan duen seigarren bulegoa) eta Moskun (Errusiako lehenbizikoa). Bangaloren (India) beste bulego bat zeukan lehendik. Bulego berriekin, enpresak 29 bulego propio eta 40 banatzaile dauzka guztira.

Gehiago...

TEPSAk 65.000 m3-tan handituko du Bilboko portuan dituen biltegien edukiera, 13 tanke berri jarrita

2009年2月3日   |    Bilboko Portua

Produktu likido kimikoak, petroliotik datozenak eta bioerregaiak jaso, bildu eta birbidaltzen diharduen TEPSA portu-terminalen enpresak 13 tanke jarriko ditu Bilboko portuan, aurtengo lehen seihilekoan.

Gehiago...

Hileroko informazioa e-mailez jaso nahi baduzu idatzi basquenews@spri.es helbidera gaian "Register Basquenews Bulletin" jarriz.