Vasco Catalana Group-eko Iberian Logistics Norte (IL Norte) operadore logistikoak ZAD II izeneko eta 4.612 m2-ko instalazio logistiko berria inauguratu du Bilboko Portuan. Horrez gain, hamar kai dauzka zama-lanetarako. Vasco Catalana Group-ek web-orri berria dauka interneten: www.vascocatalanagroup.com.
Gehiago...
Bahía de Bizkaia Gas–BBG-k Mozah jaso zuen urtarrilean. Munduko metano-ontzirik handiena da Mozah: 345 metroko luzera eta 267.000 metro kubiko gas natural likuaturako edukiera du. BBGren instalazioak Q-Max motako neurri horretako gas-ontzi bat jasotzeko homologatuta daude.
Gehiago...
Ontzientzako, merkantzientzako eta bidaiarientzako 2009ko tasak %3,1 jaistea erabaki du Bilboko Portu Agintaritzak, oraingo egoera ekonomikoa ikusita, bere instalazioen lehiakortasuna indartzearren.
Gehiago...
AMT, Espainiako Makina Erremintentzako Osagarri, Osagai eta Erreminten Fabrikatzaileen Elkartea martxoaren 10-13 bitartean Mexiko DFn egin den TECMA 2009 azokan izan da. Zazpi enpresa egon dira han, eta elkarteak informazio-mahai bat jarri du azokan.
Gehiago...
Proteomika euskal bioenpresak, Gurutzetako Ospitalarekin (Bizkaia) batera, teknika berri bat garatu du endometriosia diagnostikatzeko. Patologia horren ezaugarria da umetokiko ehunaren zelulak umetokitik kanpo daudela eta ugaldu egiten direla, eta horrek pelbiseko mina, menstruazio mingarriak eta ernalezintasuna sor dezake.
Gehiago...
Martxoaren 10etik 13era bitartean Industrie eta Tecma azokak egin dira Lyon-en (Frantzia) eta Mexiko DFn, hurrenez hurren, eta AFMko (Espainiako Makina Erreminten Fabrikatzaileen Elkartea) kideen ordezkaritza handia izan da bietan. Espainiako ordezkaritzak ICEXen (Espainiako Kanpo Merkataritzarako Institutua) babesa izan du bi kasuetan.
Gehiago...
Matxitxako (Bizkaia) lurmuturraren aurreko itsasertzeko urek gas naturaleko plataforma gisa duten garrantzia areagotu egingo da datozen urteotan, Repsol YPFk ia-ia aldi berean iragarri dituen bi ekimen handiren ondorioz: batetik, “Gaviota” urpeko biltegiaren edukiera bikoizteko aspaldiko proiektua gauzatu egingo da, enpresak 900 milioi euro inbertituta; bestetik, urotan hidrokarburo-ikerketa bat egiteko baimena eskuratu du Repsol-ek eta Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi (EVE) enpresak lagunduko dio ekimen horretan.
Gehiago...
Eraikuntzarako erreminten merkatuan sendotzen jarraitzen du Bellotak, PROPLAC plaka-instalatzaileentzako produktu sorta esklusiboari esker. Merkaturatuz geroztik urte eskas bat igaro eta gero, 550 saltoki ditu Bellotak, eta produktuak Grezian eta Portugalen saltzen hasia da.
Gehiago...
Deskarga-lanparak, bereziki fluoreszenteak eta merkurio- eta sodio-lurrunezko lanparak, birziklatzeko prozesua hobetzeko proiektu berritzailea.
Gehiago...
Addoniak —SAP Business One-en erreferentziazko bazkidea— eta infor business solutions-ek infor:MES.one ekoizpen-soluzioa aurkeztu zuten Donostian, otsailaren 17an. Gehiago...
Gehiago...
IKORek garatutako EGM 708 ekipoa azpiestazio elektrikoetan jarritako babes-, kontrol- eta erregistro-ekipo digitaletako ordua sinkronizatzeko erabiltzen da.
Gehiago...
Ibermática Amerika osora zabaltzen ari da bere jarduera, inguru hartako energia-enpresa handienetako batzuekin sinatutako kontratuei esker. Mexikoko PMEX petrolio-enpresa, Hego Amerikako Edesur eta Mina Pirquitas, Argentinako lehen instalazio polimetalikoa, dira Euskal Herriko aholkulari teknologiko honetara jo duten enpresetako batzuk.
Gehiago...
Hileroko informazioa e-mailez jaso nahi baduzu idatzi
basquenews@spri.es
helbidera gaian
"Register Basquenews Bulletin" jarriz.