Mondragon Taldeak eta Zeelanda Berriko Meridian Energy Limited enpresa elektriko publikoak aldi baterako enpresa-elkarte bat (joint venture) sortu dute EAEn “WhisperGen” mikrosorkuntza-sistema berritzailea fabrikatu eta gero Europa erdialdeko herrialdeetan banatzeko.
Gehiago...
AIC-Automotive Intelligence Center bere berrikuntza eta lankidetza eredua Europako automozio-sektoreko 150 profesionalen aurrean aurkeztera gonbidatu dute berriki.
Gehiago...
ACLIMA, EAEko ingurumen arloko industrien cluster-erakundea, SOILTech proiektuko buru da. Proiektu horren bidez ingurumen-estandar zorrotzak lortu nahi dira iraganeko industria-jarduera astunen ondorioz lurzoru kutsatuak dauzkaten Asiako hiriguneetan. Horrekin batera, iraunkortasunarekin bat datorren hiri-plangintza garatu nahi dute.
Gehiago...
GAIA izan da beste herrialde batzuentzako funtzionamendu-eredu bezala Europar Batzordeak Espainiako Estatutik aukeratu duen ordezkari bakarra.
Gehiago...
Era berean, Espainiako fabrikatzaile ugari izan dira Kieveko (Ukraina) PRIMUS 2008 eta Parisko MACHINE OUTIL azoketan.
Gehiago...
Irizarrek 2007an izandako eboluzioak taldea guztiz sendotuta dagoela erakusten du. Atzerriko proiektuak asko laguntzen ari dira hazkunde horretan.
Gehiago...
AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak sari bat eskuratu du Galdaketaren Mundu-mailako 68. Biltzarrean “Burdinazko galdaketak, prozesuaren kontrol integralerako eta aurreikuspenerako tresna aurreratuak” izeneko ponentziagatik. “Sareetan oinarritutako adimen artifiziala” galdaketa-prozesura egokitzeak eta prozesu horretan erabiltzeak dituen alde onak azaltzen dira ponentzia horretan.
Gehiago...
Hileroko informazioa e-mailez jaso nahi baduzu idatzi
basquenews@spri.es
helbidera gaian
"Register Basquenews Bulletin" jarriz.