Biobide euskal enpresak hizlari gisa parte hartu du ekainaren 9tik 11ra bitartean Filadelfian (AEB) egin den Munduko Kongresu Farmazeutikoan, Cambridge Healthtech Institute Association (CHI) kongresuaren antolatzaileak gonbidatuta. Kongresu hori nazioarteko foro garrantzitsu bat da, non esparru farmazeutiko, bioteknologiko eta akademikoko konpainia, erakunde eta ikertzaileek parte hartzen baitute.
Gehiago...
Europako hamaika herrialdetako aeroespazioko 24 kluster eta elkartek Europako Aeroespazioko Klusterren Elkartea (European Aerospace Cluster Patnership - EACP) eratu dute EAEko HEGAN klusterrarekin batera, lankidetzan jarduteko, jakintza transferitzeko eta jarduera berritzaileak sustatzeko plataforma komun iraunkorra sortzeko asmoz, horri esker sektore honetako enpresek merkatu orokorrean duten lehiatzeko kokapena sendotzearren.
Gehiago...
ACLIMAren eta VAL+en arteko lankidetzari esker EAEko eta Waloniako ingurumen-sektoreko enpresek elkarlanean jardungo dute ekoberrikuntzaren alorrean.
Gehiago...
EAEko aeronautika-industriak bere teknologia erakutsiko du ekainaren 15-21 bitartean Parisko Le Bourgeteko aerodromoan egingo den Aeronautikako eta Espazioko Nazioarteko Azokaren —Paris Show 2009— 48. edizioan. Azokan EAEko enpresek eraikitzen laguntzen duten A350XWB hegazkinaren eskariak egingo direla espero da.
Gehiago...
asteazkena, 2009.eko ekainak 17 |
Energia
European Future Energy Forum-ek —EFEF’2009— bere helburua bete du, energia berriztagarriak garatzeko interesa duten negozio-munduko nazioarteko liderrak, inbertitzaileak, arduradun politikoak eta enpresaburuak elkartu baitira topaleku horretan. Ekainaren 9-11 bitartean Bilbao Exhibition Centre-n egindako bilkuran 3.604 profesional elkartu dira guztira. % 62 atzerritarrak ziren.
Gehiago...
EAEko automozio-sektorea nazioartera zabaltzeko estrategiari jarraiki, Turkiarako bisita antolatu du ACICAEk —EAEko Automozio Klusterra— ekainaren 9-12rako, EAEko automozio-enpresek merkatu estrategikoetan duten presentzia indartzeko asmoz.
Gehiago...
Gipuzkoako Ikor Metering enpresa —IKOR elektronika-taldekoa— ur- eta gas-kontagailuetarako telemedia-sistema bat merkaturatzeaz arduratuko da. Ia bi milioi euro inbertitu ditu sistema hori garatzen, 2006az geroztik.
Gehiago...
Lantek makina-erremintako sektorerako CAD/CAM eta ERP soluzio integralak garatzen eta merkaturatzen diharduen Arabako enpresa da, eta urtero egiten den Metalloobrabotka nazioarteko azokan izan da. Moskun egin da azoka aurten.
Gehiago...
EAEko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazio Klusterreko (GAIA-TEIC klusterra) ordezkaritza bat Erromara joan da ekainaren 11 eta 12an egitekoa den SIDEREUS proiektuaren nazioarteko enpresa-bilkuran parte hartzeko. Europar Batasunak Txinarekin eta Indiarekin batera bultzatzen duen GALILEO nabigazio-sistema europarrerako produktu eta zerbitzuak bultzatu eta sortzea da SIDEREUSen helburua.
Gehiago...
Maritime Carrier Shipping GmbH & MACS Shipping itsas konpainiak eskala gehiago egingo ditu Afrikan. Bilboko portuan Vasco Catalana Group taldeak ordezkatutako enpresa horrek Mozambikeko Nacala eta Beira portuetan eta Kenyako Mombasan egingo du eskala aurrerantzean.
Gehiago...
Hileroko informazioa e-mailez jaso nahi baduzu idatzi
basquenews@spri.es
helbidera gaian
"Register Basquenews Bulletin" jarriz.