七月 2009

Esportazio-enpresek konexio berria dute Bilboren eta Saudi Arabia eta Indiaren artean

2009年7月30日   |    Bilboko Portua

Chipolbrok ontzi-enpresa txinatar-poloniarra berriz hasi da Bilbon eskala erregularrak egiten, eta hiria Jeddah-ko (Saudi Arabia) eta Mumbaiko (India) portuekin lotzen. Horrez gain, eskalak egiten ditu Singapurreko eta Haiphong Roads-eko (Vietnam) portuetan.

Gehiago...

IK4k VII. Programa Markoaren hiru proiektu europar zuzentzen ditu eta proiektu horien aplikazioak biozientzien alorrekoak dira

2009年7月28日   |    Biozientziak

IK4 Aliantza CEIT, CIDETEC, GAIKER, IDEKO, IKERLAN, TEKNIKER eta VICOMTech con euskal teknologi zentroek osatzen dute, eta enpresen gaitasun berritzaile eta lehiakorra indartzen laguntzea du xede. Europako Batasuneko, EB, VII. Programa Markoan hiru proiektu zuzentzen ditu, zeintzuen aplikazio batzuk biozientzien alorrean erabiliko baitira, zehazkiago esanda, giza osasunaren arloan. Proiektu horiek LABONFOIL, NANOTHER eta POCO dira. 

Gehiago...

Progenikaren LIPOchip-ak Bostongo Arterioesklerosiaren Nazioarteko XV. Batzarraren goresmenak jaso ditu

2009年7月24日   |    Biozientziak

Progenika bioteknologiako euskal enpresak garatutako produktu batek  Bostonen, AEB, ekainean ospatu zen Arterioesklerosiaren Nazioarteko XV. Batzarraren goresmenak jaso ditu. Ekimen horretan parte hartu zuten zientzialariek Progenikaren LIPOchip-a goretsi zuten, esanez berau dela munduko tresna bakarra gai dena LDL kolesterolaren, kolesterol txarra esan ohi zaion kolesterolaren, errezeptorearen genean mutazio puntualak eta berrantolaketa handiak antzemateko.

Gehiago...

Euskal osasun publikoak zientzia eta osasunaren alorreko 480 ikerketa proiektutan parte hartu zuen 2008an

2009年7月24日   |    Biozientziak

Euskal Osasun Publikoak  480 ikerketa proiektutan parte hartu zuen iaz, eta  Osasun Ikerketako Euskal Institutuak (O+Iker), hots, Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioan dauden hiru erakundeetako batek tramitatu zuen proiektu horien kudeaketa.

Gehiago...

Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiriak diagnosirako laborategi bezala akreditatzen du OWL Genomics enpresa

2009年7月24日   |    Biozientziak

Eusko Jaurlaritzak  eman dion ziurtagiri honen bidez, OWL Genomics konpainia bioteknologikoa esteatosia, gibel gantzatsuaren gaitza, eta esteatohepatitis ez-alkoholikoa, gibelaren hantura gantzatsua,  alkoholaren kontsumoarekin zerikusirik ez duena eta zirrosi hepatikoaren funtsezko arrazoietako bat izan ohi dena, diagnostikatzeko zentro akreditatu bihurtu da.  Ziurtagiri hori funtsezko urratsa da gibeleko bi gaitz horiek diagnostikatzeko lehen sistema merkaturatzeko. Bizkaiko Teknologi Parkean egoitza duen OWL Genomics enpresak garatu du sistema hori.

Gehiago...

ACLIMAren (EAEko Ingurumen Industrien Kluster Elkartea) proiektu bat diruz lagunduko du EBk

2009年7月19日   |    Ingurumena

Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko 2007-2013rako lankidetza-hitzarmeneko 3. helburuaren barruan, FEDER Finantzazio Ituneko programazio-batzordeak 829.959 €ko diru-laguntza eman dio REMAR proiektuari. ACLIMA, EAEko Ingurumen Industrien Kluster Elkartea, dabil proiektu horretan.

Gehiago...

CIC microGUNE eta Biodonostia elkarlanean, diagnostiko azkarrerako ikerkuntza esparru klinikoan aplikatzeko

2009年7月10日   |    Biozientziak

CIC microGUNEk —mikro eta nanoteknologiak ikertzeko EAEko zentroa— eta Biodonostiak —osasun-arloko ikerketarako institutua— hitzarmena sinatu dute diagnostiko azkarreko tekniketan egondako azken aurrerapenak medikuntzan erabiltzeko ikerketa-proiektu bateratuak garatzeko.

Gehiago...

CIC bioGUNEk nazioarteko adituak elkartu ditu Egiturazko Birologiari buruzko workshop batean

2009年7月8日   |    Biozientziak

Biozientzietako Ikerketa Kooperatiboko CIC bioGUNE zentroak Egiturazko Birologiari edo birusen, hots, lurreko organismo ugarienen Egiturazko Biologiari buruzko workshop bat antolatu zuen joan den ekainaren 4an eta 5ean.Ekitaldiaren helburua zen ikuspuntu orokor bat ematea eta diziplina horretan eginiko azken aurrerapenen inguruan eztabaidatzea, alor horretako adituek emandako hitzaldien bidez.

Gehiago...

CIC bioGUNEk eta UPV/EHUko Biofisika Unitateak neurketak egingo dituzte Grenobleko ESRF-n

2009年7月8日   |    Biozientziak

European Synchrotron Radiation Facility-k, ESRF, BAG Allocation Group bat eman dio CIC bioGUNE-ren Biologia Estrukturalaren Unitateari, Kantabriako Unibertsitatearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen, UPV/EHU, Biofisika Unitatearekin lankidetzan. Horrek esan nahi du finantzaketa eman diola, sei hilabetez makromolekula biologikoen X izpien difrakziozko neurketak egiteko.

Gehiago...

EHUko Kimika Analitikoa Saileko ikertzaileek bi proiektu aurkeztu dituzte Arabar Errioxako ardoen kalitatea hobetzeko

2009年7月8日   |    Biozientziak

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Analitikoa Saileko ikerlari talde batek jardunaldi bat antolatu zuen joan den ekainaren 18an Oionen, Araba. Laugarren aldiz antolatu dute jardunaldi hau mahats eta ardoen sektoreko ikerketan izandako emaitzak erakusteko eta proiektu horietan parte hartu duten Arabar Errioxako upeltegietako ordezkariei egindako aurrerapen nagusiak aurkezteko.

Gehiago...

Esklerosi anizkoitzaren arloko nazioarteko adituak Bilbon elkartu dira Neurogenomiks laborategiak zuzendutako prestakuntza ikastaro batean (EHU)

2009年7月8日   |    Biozientziak

UEPHA*MS sareko (United European for Development of Pharmacogenomics in Multiple Sclerosis) nazioarteko adituek esklerosi anizkoitzari aplikatutako bioestatistikari buruzko prestakuntza ikastaro batean parte zuten Bilbon, ekainaren 10 eta 12 bitartean. Sareari atxikitako ikerlariez gain, training course honetan gaixotasunaren ikerketan interesatuta dauden hainbat ikasle eta bestelako zientzialari ere izan ziren.

Gehiago...

CIDETEC-IK4, CSIC eta Berkeley Unibertsitateko ikerlariek nano-sentsore bat garatu dute gaixotasunak detektatzeko

2009年7月8日   |    Biozientziak

CIDETEC-IK4 euskal zentro teknologikoko ikerlariek, Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Zentrokoekin (CSIC) eta Berkeley Unibertsitatekoekin (EEUU) batera, sentikortasun handiko sentsore elektrokimikoak garatu dituzte, eta horiei esker orain arte baino azkarrago detektatu daitezke DNAk izan ditzakeen mutazioak.

Gehiago...

Donostia Ospitaleak Alzeheimerraren aurkako nazioarteko saiakuntza kliniko batean parte hartzen du

2009年7月8日   |    Biozientziak

Donostia Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko Nahaste Kognitiboen Unitatea Alzheimerraren inguruko nazioarteko saiakuntza kliniko batean parte hartzen ari da Espainiako 17 ospitalerekin eta Europako eta Ipar Amerikako hainbat zentrorekin batera. Ekainean hasiko dira medikamentu berriarekin saiakuntzak egiten. Medikamentu hori zelula ama bakar batetik eratorritako antigorputz monoklonal bat da, zeinak gaixotasuna sortzen duten amiloide deposituei erasotzen baitie.  Amiloidea, funtsean, proteina batek osatutako substantzia bat da.

Gehiago...

EAEko enpresak protagonista, termosolarraren ekoizpenean

2009年7月1日   |    Energia

EAEko Energia Klusterreko enpresak energia termosolarra ekoizteko berezko teknologia garatzen ari dira. Energia horrek gero eta pisu handiagoa du berriztagarrien alorrean. Bestalde, enpresa horiek protagonismo handia eskuratzen ari dira merkatuan.

Gehiago...

Ormazabalek hamabost urte bete ditu Txinan, eta hamar Argentinan

2009年7月1日   |    Energia

EAEko hornigai elektrikoen fabrikatzailerik garrantzitsuena da Ormazabal eta kanpo-merkatuen alde egindako apustuari eusten dio. Bere salmenta-kopuruaren %40 inguru hartzen du merkatu horrek, eta enpresako langileen %25ek enpresak Alemanian, Argentinan, Brasilen, Frantzian, Polonian, Portugalen, Txinan eta Turkian dituen fabriketan nahiz 50 herrialdetan banatutako merkataritza-sarean egiten dute lan. Enpresak esperientzia luzea bildu du nazioartera zabaltzeko prozesuan, 1990eko hamarkadan horretan hasi zenez geroztik. Horren lekuko dira Txinako eta Argentinako merkatuetan berriki ospatutako urteurrenak.

Gehiago...

Hileroko informazioa e-mailez jaso nahi baduzu idatzi basquenews@spri.es helbidera gaian "Register Basquenews Bulletin" jarriz.