CONATEC, SALek produktu-sorta berria garatu du, hainbat sektoretako makinen fabrikatzaileek erabiltzeko. SMD teknologian oinarritu da horretarako, erabilera-aniztasunari ahalik eta etekin handiena atereaz. Sarrera eta irteera analogiko nahiz digital desberdinetako oinarrizko xafla batetik abiatuta, eta funtzio nahiz itxura aldetik norberaren beharretara egokitu daitekeen teklatua duen pantaila grafiko bat erabiliz, aplikazio bakoitzerako neurrira egindako mikro-prozesadoreko softwareari esker, bezero bakoitzak zehaztutako aplikazioen beharretara egokitutako produktuak lortzen dira, produktuek aurrerago izan ditzaketen aldaketetara ere moldatzeko aukera izanik.
Gehiago...
CIC bioGUNE, Biozientzietako Ikerketa Zentro Kooperatiboko ikerlariek eta CIBERehd, Gibeleko eta Urdaileko Gaixotasunen Ikerketa Sare Biomedikuko ikerlariek eginiko aurkikuntza baten arabera, GNMT genearen defizientziak eragina dauka gibelaren birsorkuntza eta ugalketan, eta gibeleko gaixotasunak jasateko gaitzikortasuna handitzen du gainera. Hepatology aldizkari entzutetsuak duela gutxi argitaratu du aurkikuntza hori.
Gehiago...
Euskadiko Progenika enpresak akordio bat lortu du Herbehereetako Amsterdam Molecular Therapeutics (AMT) bioteknologia enpresarekin LPLchip tresna garatzeko eta merkaturatzeko. Gailu horrek diagnostiko azkarra egiten du lipasa lipoproteina (LPLD) eskasia osoa edo partziala duten pazienteengan, sindrome horrek pankreatitis akutua eragin baitezake. Progenika enpresaren DNAchip-a munduko bakarra da, Glybera-ren abantailak aprobetxatu ditzaketen pazienteak (horixe da hain zuzen AMT enpresak LPLD gaixotasuna duten pertsonentzat garatutako terapia genikoa) zeintzuk diren identifika dezakeena.
Gehiago...
UPV/EHUn Giza Melanoma ikertzen duen taldeak markagailu tumoral berriak identifikatu ditu eta orain terapian erabil daitezkeen molekula eta botika berriak aztertzen ari da minbizi mota horri aurre egiteko. Azken urteotan, gero eta gehiago hazten ari dira azaleko melanomak eta tumoreen aurkako botiken aurrean duten erresistentzia da minbiziari buruzko ikerketaren egungo erronka handietako bat.
Gehiago...
Espainiako Gobernuak Bilboko portua izendatu du (beste portu batzuekin batera) beste herrialde batzuetako arrantzontziek arrantza-produktuak lehorreratu eta ontziz aldatzeko, eta ontzioi portu-zerbitzuak emateko.
Gehiago...
Bilbo aukeratu du Toyotak bere ideia-laborategia (Toyota Creative Lounge Bilbao) bertan kokatzeko. Ibilgailuen geroari lotutako jarduerak garatuko dira bertan, hau da, garraiobide horrekin zerikusia duten kontzeptuak eta joera berriak.
Gehiago...
CIE Automotive errusiar merkatuan sartu berri da, Errusiako SAM eta KZAE enpresekin (AVTOCOM) sinatutako joint venturearen bidez. Hitzarmen horretan, hasierako akzioen %35 izango du CIE Automotivek, eta kopuru hori %50era arte handitu ahal izango du datozen urteotan.
Gehiago...
Faes Farma euskal enpresak lizentzia hitzarmen bat sinatu du Pfizer-ekin, biofarmaziako munduko lehen konpainiarekin. Hitzarmen horren arabera, Pfizer enpresak eskubidea du Bilastina merkaturatzeko Mexikon eta Faes Farma enpresak zuzenean salduko du produktua ko-marketineko baldintzetan.
Gehiago...
Espainia, Portugal eta Frantziako upeltegi ospetsuek Biolan enpresak garatutako biosentsorea erabili dute modu zehatz, ekonomiko eta sinplean jakiteko nolakoa den azken mahats-bilketako mahatsaren osasuna. Abendutik aurrera, sentsorea mahats-bilketan erabiliko da Amerikako Hego Konoan.
Gehiago...
AFMk (Espainiako Makina Erreminten Fabrikatzaileen Elkartea) koordinatu ditu, ICEXekin (Espainiako Kanpo Merkataritzako Institutua) elkarlanean, TOL EXPO azokan izandako Espainiako enpresak. Parisen egin da azoka hori, azaroaren 17-20 bitartean.
Gehiago...
Europea de Consignaciones (ECOSA) enpresak martxan jarritako zerbitzu erregular berriaren oinarrizko portua da Bilbo. Zerbitzu horrek Espainia iparraldeko portuak eta Asiako zenbait erregio (Ekialde Ertaina, Pertsiar golkoa, Asia hego-ekialdea, Txina, Japonia, Korea, Taiwan eta India) lotuko ditu hilero.
Gehiago...
Consignaciones Europeas Marítimas (CEMASA) enpresak Bilboko portuaren eta Kanariar uharteen arteko zerbitzuari ekin dio berriro. Norcanarias izeneko zerbitzu horrek Bilbo, Gijon, Marin, Las Palmas, Tenerife eta Arrecife (Lanzarote) lotzen ditu hamar egunetik behin (azkena hogei egunetik behin). Flintercoast ontziak egiten du zerbitzua: 141 metro zabal eta 800 TEUko edukiera (nazioarteko unitatea, 20 oinetako edukiontzien baliokidea) du. TCN (Trasatlántica Companía Naviera) ontzigileak kudeatzen du zerbitzua, eta CEMASA da haren agentea Bilbon. Edukiontzietan sartutako zamak eta zama konbentzionalak garraiatzean espezializatuta dago zerbitzua.
Gehiago...
Mugitzeko arazoak dituzten pertsonei batetik bestera joaten laguntzeko sistema adimentsua garatzen parte hartu du GAIAk (EAEko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazio Klusterra), pertsonen osasun eta ongizaterako soluzioak garatzeko estrategiaren barruan. DIAMEMO izena du gailuak, eta scooter motako ibilgailuetan txertatutako sistema teknologikoa da.
Gehiago...
AIC-Automotive Intelligence Center-ek eta Puneko (India) Cummins College-ek hitzarmena sinatu dute, trebakuntza-arloan bereziki lankidetzan jarduteko.
Gehiago...
Makina-zimenduak aurre-dimentsionatzeko tresna aurkeztu zien INVEMAk (AFMko teknologia-unitatea) makina-erreminten fabrikatzaileei, joan den urriaren 27an. “Zimentek” proiektuaren barruan garatu da tresna hori.
Gehiago...
Hileroko informazioa e-mailez jaso nahi baduzu idatzi
basquenews@spri.es
helbidera gaian
"Register Basquenews Bulletin" jarriz.